Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Azken ezpata-dantza Nafarroa(Garaia)ren egunean?

Dokumentuaren akzioak

Azken ezpata-dantza Nafarroa(Garaia)ren egunean?

2019/03/22 12:10

Laugarren aldiz dantzatu dugu 2018ko abenduaren 3an ezpata-dantza Nafarroako errege-erreginen jauregia izandakoaren aitzinean, Iruñean, agian ez azkeneko aldiz? (Maiatzeko hauteskundeetan zer gerta, ekitaldiak aurrera eginen ote duen ikusteke dagoelako). Tira, hain zuzen Nafarroako erresuma zaharrari gorazarre egiteko ekitaldi xumea izaten da eta uste dugu —hala esan izan digutelako, batez ere— ezpata-dantzak zerbait berezi ekartzen diola omenaldiari. 

2018-12-03 - Ezpata-dantza 02

Azken orduko arazo batzuk tarteko, gure gonbidatuetako batzuk ezin izan dute dantzara etorri eta Lizarra, Lodosa eta Baigorritik soilik heldu zaizkigu dantzara Xabier Narzabal, Zaret Molinet eta Oihan Indart. Alta, gure dantzarien artean badira Tutera eta Zangozaldeko seme-alabak —edo bilobak behintzat ere, eta beraz, gure buruari jarri genion erronka hautsi ez dugulakoan gaude. 

2018-12-03 - Ezpata-dantza 03

2018-12-03 - Ezpata-dantza 04
2018-12-04 Diario de Noticias egunkariko albistea

Etorkizuna zalantzati ikusten dugularik, badazpada, hobe etxeko-lanak eginik uztea, beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu 4 urteotan gurekin dantzara etorri diren dantzari zoragarri guztiei, Felix Carmona Nafarroako Gobernuko protokoloko arduradunari eta gurekin hitz goxo batzuk partekatu nahi izan dituzten lagun guztiei. Ohore txiki bat izan da!

Aurten bosgarrena? Abenduan kontatuko!

 

2018-12-03 Nafarroako erresumari gorazarrea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.