Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Titaniozko dantzariak

Dokumentuaren akzioak

Titaniozko dantzariak

2019/03/12 09:10
Titaniozko dantzariak

Argazkia: Iruñeko udala

Izenburuak kontrakoa ulertarazi lezakeen arren, sarrera honek ez du zerikusirik ez Bilboko Guggenheim museoarekin, ezta Frank Gehry bere diseinatzailearekin ere. Aldiz, 25 urte betetzen direlarik zilarrezko ezteiak ospatzen ohi dira. 50 betetzearekin, urrezkoak. Diamantezkoen bidean, 70 urterekin titaniozko ezteiak ospatzen direla jakin berri dugu eta hortaz, izenburua.

Horrelako data borobila heltzen delarik, betiko leloa: 1949ko Sansaturnino egunez atera zen dantzara lehenbizikoz gure taldea, hartara noiz ospatzen hasi behar dugu urteurrena? 2019a hastearekin? edo 2018ko azaroaren 29an? (taldearen 70. emanaldi berezi horretan?). Finean, bost axola, aurten ez baitugu ospakizunik aurrikusi, baina tira, emanaldi berezia-edo izan dugula 2018ko Sansaturnino egunekoa.

Sansaturnino2018_01
Argazkia: Iñaki Zugasti

Sansaturnino2018_02
Argazkia: Maite Redondo

Sansaturnino2018_04
Argazkia: Maite Redondo

Sansaturnino2018_05
Argazkia: Miguel Oses

Prozesioan fresko-fresko paseatuta, trokeo-dantzak eman ditugu hesiz inguratutako udal plazan —guk nahiago genuke hesirik ez balitz, egia esan—: Karrika-dantza, makil-txikiena, ezpata-brokelena eta 2017tik koarentenan izan dugun arku-dantza eman ditugu, mukuru betetako plazaren aitzinean.

Gainontzeko dantzekin konparatuta arku-dantza moteltxoa-edo geratu zitzaigulakoan, udan zehar hainbat tuneo egin dizkiogu eta, tira, zerbaitxo bat arintzea lortu dugula iruditu zaigu guri behintzat. Titaniozko dantzariak izateko, esan nahi baita!

Sansaturnino2018_03
Titaniozko dantzariak

 Hona Sansaturnino egunez Carlos Callejak, Maite Redondok, Iñaki Zugastik, Itziar Perez-ek eta Miguel Oses-ek hartu zizkiguten argazki sorta!

2018-11-29 Sansaturnino

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.