Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak

Orain arteko ekarpenak

Oñatin izan gara dantzan, Oñatz taldearen 50. urteurrenean

2021/04/21

Oñatin dantzatzeko aukera izan dugu aurreko larunbatean, apirilak 17 eta energia positibo txertoa izan da, garai hauei lotutako hitz jokoa eginez! Berez 2020rako gonbitea luzatu ziguten Oñatz dantza taldeko lagunek, haien 50. urteurrenaren karietara dantzatzeko, baina ordukoan ezinezkoa izan ze...

Gehiago irakurri

Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da

2021/04/09

Triste doakigu 2021eko urte hau ere. Dantzatzeko hamaika arazo eta emateko ditugun berri apurrak, zoritxarrekoak. Atzo utzi gaitu, 90 urterekin, Sagrario Aranburu Olasagarre -k, gure taldeko dantzari aitzindarietakoak. Eta barkatuko gaituzte besteek, baina lehen dantzari haietarik, gogoangarrie...

Gehiago irakurri 2

Angel Etxaniz Ibarra "Veneno" zendu da.

2021/02/03

Bagenekien azken aspaldi honetan kili-kolo zebilela baina bart jaso dugu zorigaiztoko berria, Angel Etxaniz, gure taldearen hastapenetako dantzaria zendu dela. 1933an sortua, 16 urterekin eman zuen izena Iruñeko udal dantza taldean  — jadanik bere bi anai bertan ari baitziren dantzari — �...

Gehiago irakurri 2

Maskaradantzaren urtea

2020/12/31

Buka dadila behingoz dantzan egitea apenas utzi digun urte deabrua! Maskaradantzaren urtea. Eta heldu dena izan dadila dantzaz betexeagoa, behintzat! Intxaur oskola errekastoan nola, harat-honat ibili gaitu pandemiak martxotik hona, baina ikasteko ere balio izan digu: arnas gutxiagorekin bizitze...

Gehiago irakurri

Kalean entsaiatu nahi dugu, kaleak bizi gaitu gu...

2020/11/09

Irailean aire-librean eta urriko lehen astean gerizpean entsaiatu ondotik, gure dantza-jarduna etenda gaude, duela hiru aste pasatxo Nafarroako Gobernuak Covid19aren kontrako neurriak zorroztu zituenetik. Gure borondatez erabaki genuen errepikak etetea, inongo agiritan ez baitute aipatu dantza-jard...

Gehiago irakurri

Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2020

2020/09/27

Maiatza aldera, halako itxaropen inoxentez, pentsatzen genuen: Tira, irailerako lasaituko da hau guztia eta ezpata-dantza behintzat egin ahal izanen dugu! Bada ez! Ezin izan dugu gaur ezpata-dantzara Iruñea zaharreko karriketara atera, eguraldia beste behin ere  —azken hamabi urtetan bezala eta...

Gehiago irakurri

Dantza terapia gisa

2020/09/21

Joandako igandean, Irailak 13, emanaldia izan dugu iruñeko Ziudadelan. Gure taldekide Aritz Ibañez-ek emanaldia aitzin twitter-en idatzitako hari honetan botatakoek oihartzun pixka bat izan dute baita hedabideetan ere: Dantza taldeen egoera kezkagarria bilakatzen ari da izurrite garai honet...

Gehiago irakurri

Arnasa itoaldian

2020/07/20

Arraro doa 2020.a. Koronabirusak hankaz gora jarri dizkigu aurtengo planak  —eta heldu deneko batzuk — eta ahal bezala egiten ari gatzaizkio aurre egoerari: Itxialdi garaian nor gure etxetik entsaiatzen eta gero, ekainean, maskarillekin eta aire zabalean. Gure usaietatik urrun, edozein gisaz. ...

Gehiago irakurri

Soka-dantza eta Trokeo-dantzak, bezperaren bezperan

2020/07/02

Luzeak egin zaizkigu azken 4 hilabeteak, baina ziztuan pasa zaizkigu, bestetik. Inauterietatik ez-Sanferminetara jauzi bakar batean. Atzean utzi ditugu konfinamendu garaiko etxeko tele-entsaioak  —zeintzuetan 24 dantzari bildu garen bataz-beste —, eta kalean ensaiatzen hasi gara duela 3 asteti...

Gehiago irakurri

Konfinamendua dantzaz eta kolorez jantzi!

2020/04/01

Oraindik ere etxean sartuta pasa beharko ditugun orduak pixka bat arintzeko proposamena dakarkizuegu. 2010. urtean karrikaratu genuen Koloreaga liburuaren marrazkietako batzuk sareratu ditugu hemen, deskargatzeko moduan, inprimatu eta etxeko giro-goxoan koloreztatzeko aukera izan dezazuen. Asisko ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

dugunadt on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!

Duguna dantza taldea on Argia: Besta Berri

2014/01/24

Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es/nws/es/musica/pamplona/auditorio_baluarte_sala_principal_08mm/besta_berri/SeleccionEntradas;jsessionid=Sv5yv08DTLvCLB7Gd0BcBkKpQnjjp5MhYnv7bChcVvZHGVzGw0JJ!1862236175!1014570936!1390573874943?sesId=15730104&codSTK=CAS!servicaixa

Duguna dantza taldea on San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/26

Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!

Duguna dantza taldea on Nik ere babesten dut dantzan.com

2013/03/05

Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu batekin. Guk ere gure babesa eman diogu!

Duguna dantza taldea on Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?

Biba dantzan.com!

2011/12/31

Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!