Dokumentuaren akzioak
Prest gara Sanferminetarako!
Azkenik!!
Hondar 2 urteotatako ez-sanferminetako adabakien ondotik, badirudi oraingoan baietz! Oraingoan ospatu ahal izanen ditugula guretako munduko bestarik ederrenak diren sanferminak! Eta bestarik ez litzatekeenez dantzarik gabe, gu ere prest gara gure lanak munduko ilusio handienarekin aitzina eramateko!
Aurtengoan, 43 dantzari ariko gara batean edo bestean. Poz handia da orain arte sanferminak dastatzerik izan ez duten bi dantzari-labekada berriri ongi etorria ematea eta horregatik ere, sanfermin besta bereziak izanen dira aurtengoak.
Uztailaren 6an, Lesakako ezpata-dantza
Txupinazoaren osteko lehen ekitaldi ofiziala izaten da Foruen plazako Iruñea eta Iruñerriko dantza taldeon emanaldia. Ordua, 13:30. Lesakako ezpata-dantza eta Arantzako soka-dantzak izan dira 2022 honetarako hautatutako errepertorioa. Guk Lesakako ezpata-dantza emanen dugu bakarrik, baina bi talderekin. Orotara 34 lagun ariko gara makil-gurutzatzen edo zeharkako eta zubi-gaineko dantzan. Laburbilduz:
- Uztailak 6, asteazkena. 13:30
- Foruen plaza
- Iruñea eta Iruñerriko dantza taldeon emanaldia: Lesakako ezpata-dantza eta Arantzako soka-dantza
Trokeo-dantzak haien plazara itzuliko dira
Uztailak 7, Sanfermin! Goiz guztia segizioan goiti eta beheti paseatzen eman ostean, ordu zehatzik gabe, baina 14:00ak inguru horretan trokeo-dantzak emanen ditugu Iruñeko udal plazan. Xenpelarrena makil-txikien-dantza, Iruñeko ferietan makil-handiena, Pinpirin eta florian arku-dantza eta dorrea aterako ditugu plazara aspaldiko partez.
- Uztailak 7, osteguna. 14:00
- Udal plaza
- Sanferminetako trokeo-dantzak: Xenpelarrena, Iruñeko ferietan, Pinpirin eta florian eta dorrea
Hori bukatuta, aste bateko pausaldia, uztailaren 14ra arte. Zortziurrenean ere paseoan ariko gara goizeko 11:00etatik aurrera. Behin segizioa bukatuta, 13:30ak aldera, berriz ere ariko gara trokeo-dantzan Iruñeko udal plazan, Iruñeko erraldoiekin batera. Honakoak beste 3 dantza eskainiko ditugu: Ama begira zazu brokel dantza, Iruñeko ferietan makil-handiena eta Arre-arre mandoko zinta-dantza. Horiekin emanen diogu amaiera, kasik, sanferminetako gure lanei:
- Uztailak 14, osteguna. 13:30
- Udal plaza
- Sanferminetako tokeo-dantzak: Ama begira zazu, Iruñeko ferietan eta Arre-arre mandoko
Uztailaren 14 arratsaldean, oraindik ere festak amaitzeke, agurra dantzatuko dugu ospatuko den kulturen arteko Mazedoniako parte-hartzaileen omenez.
Karriketan ikusiko dugu elkar!!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05