Dokumentuaren akzioak
Denak soka bereko
Udako oporren ondotik tupustean heltzen ohi zaigu Batasunaren Pribilegioaren emanaldia. Alta, egun gutxi batzuetako prestarekin aski izan dugu sasoi punttua berreskuratzeko. Iruñeko udala bere arrandia handienarekin ateratzen da karrikara irailaren 8an eta arratsalde epel eta eguzkitsuak oraindik ere dirdira bereziagoa eman dio pasealdiari. Dantzara atera aitzin, Iruñea zaharreko hiru burguetako karrikak kurritu ditugu udalbatzari lagunduz. Oier Santamariak egin ditu dantzarion taldeko buruzagi lanak eta Maria Izalek banderariarenak.
Herriko Etxera heldu, arropak ziztu bizian aldatu, eta soka-dantzarako prest gara. Carlos III. Nafarroako erregeak 1423an agindu zuen Iruñeko aitzineko hiru burguak bakar batean bat zitezela. Agiri horren kopietako baten bazterrean aspertutako eskribauren batek zirriborratutako zaldikoaren marrazkian oinarritutako bi gaitari zaldunak atera dira plazara eta putz egiten hasi. Eta haiekin bat dantzariak, eskuetatik helduta, lerro-lerro, hasi dira plazan gora eta behera kiribilka. Jon Benitok gidatu du soka eta Maialen Etaiok eman dio arrapostua, sokaren gibeletik.
Egun honekin Iruñeko hautetsi guztiei luzatzen diegu dantzarako gonbita eta aurten honakoak animatu dira dantzara: Garbiñe Bueno (EH Bildu), Fernando Sesma (Na+), Maider Beloki (EH Bildu), Maria Chavarri (Na+) eta Marian Aldaia (EH Bildu), beste hainbat herritarrekin batera. Guretako ederra izaten dira egun horretako fandango eta arin-arinak eta kanpotik ikusi duenetakoren batek esan digu berari ere irudi berezi eta indar handikoa gertatzen zaiola une horretakoa. Besteen abileziak ezagunak genituen baina Fernando Sesmaren arteak arreta deitu digula azpimarratu nahiko genuke hemen. Guztiak ere bikain aritu dira, baina!
Kalejira Alaiean borobildu ditugu aurtengo Batasunaren Pribilegioari zegozkionak, denak soka bereko.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05