Orain arteko ekarpenak
2025/02/10
Guk ezagutu dugun maskaradaren eta oraingoaren artean aldaketa handia bada. Ez dira dantza berdinak. Nik ezagutu dudan dantza eta oraingoa… Desberdintasuna bada.
Allandu Bordazarrek, Etxahun-Iruriren semeak esana. Izan ere, bizirik den ohitura oro garai berriei egokituz baitoa, Zuber...
2025/02/05
Duela hilabete eskas, 1974ko Iholdiko tobera sonatuaren 50. urteurrena bete da. Herrian obratu nahi zuten proiektu turistiko — laku artifizial bat eraikitzea — baten kontrako antzerki, dantza eta bertso jokoa antolatu zuten iholdiar gazteek eta tentsio handia bizi izan zen herrian, abenduaren...
2025/02/03
Maskaraden aroa hasi berri den honetan Euskal Kultur Erakundeak inauteri molde honi buruzko lekukotasun interesgarrien sorta ederra sareratu du Mintzoak proiektuaren webgunean . Elkarrizketak Maddi Oihenartek eginak dira eta maskaradetan parte hartze eta eskarmentu handia izan duten eta duten zube...
2025/01/22
Urtarrilaren 20an, 72 urterekin, hil da Tuteran Pedro Miguel Sanchez Egialde, Nafarroako Erriberako hiriburuko folklorearen eta herri kulturaren akuilatzaile nekaezina.
1970eko hamarkadan Nafarroako Kutxako langile gisa hasi zen Lourdes auzoko ofizinan. Garai hartan, eraikitze prozesu betean z...
2024/09/06
Joan dira aste batzuk jadanik udako pastoraletatik, baina kontu hau hemen gordeta utzi nahi nuen eta hara! Iazko urrian helduko zitzaigun proposamena, Gamere-Zihigako herriak 2024ko udan emanen zuen pastoraleko eszena batean dantzan laguntzekoa. Luis eta Maialena Ligetx koblakariei buruzko pasto...
2024/05/06
Dugunako dantzariok ez dugu gogoan xuxen noiz izan genuen lehen hartu emana Oñatiko Oñatz dantza taldeko lagunekin. Maite Irizar ren bitartez izanen zen seguraski, 2017an agian, Trokeo-dantzak mustu genituen egunean? Gerora harreman hori poliki-poliki ehunduz joan da, Oñatiko eta Iruñeko arku-...
2024/02/28
Uztaritzeko Heraitze auzoko Ganixen ohitura berreskuratu dute aurten Hartzaro festibalean. 1927an Jean Baptiste Hiribarrenek grabatutako filmean agertzen diren irudietan oinarrituz, Errobiko Kaskarotak elkarteak galdua zen konpartsa biziberritu nahi izan du.
Baina, nortzuk ziren Ganixak?
...
2023/10/30
Bideografik ekoiztetxeak Sinadurak izeneko proiektua ekoitzi eta elikatzen du. Haien esanetan, k ultur adierazpenerako espazio da, gure lurraldearen potentzial artistikoa agerraraztea helburu duena. Disziplina artistiko edo kulturalen batean ari den lagun bat hautatu eta bere ibilbidea eta bere...
2023/05/19
Euskal Herriko udaletako euskara zerbitzuek Udaltop izeneko jardunaldiak antolatzen dituzte urtero. Aurtengo edizioak Eskolaz kanpokoa euskaratik eta euskaraz izan du izenburu eta mami. Maiatzaren 11an eta 12an egin da Lasarte-Orian. Bertan, azken hamarkada luzeko gure dantza taldearen jarduna a...
2023/03/01
Libertimendu sasoi betean gara. Hartara, Euskal Herriko hainbat txokotan dantza, musika, antzerkia eta bertsoa uztartzen dituzten joko hauetaz gozatzeko garaia izateaz gain, aste hauek izaten dira momentu aproposena ere disziplina honi buruzko gora-beherei erreparatu eta hausnartzeko. Azken hamabos...
Orain arteko erantzunak
2015/12/08
Ze gozamena zuen azalpenak irakurtzea. Eta ze pagotxa Gipuzkoan, pixka bat lausotuta bada ere, dantzen arkeologia moduko bat egiteko zantzuak (idatzitakoak, irudizkoak eta biziak) geratzen direlako oraindik ere. Zuenak irakurri eta niri jakinmina pizten zait, Gipuzkoako tradizioaren traza pixka bat duten Nafarroako soka-dantza eta ingurutxoen (Leitza, Iribas, Urdiain, Altsasu...) atzean zer dantza-maisu eta gora-behera egon ote diren. Hor bada ikerketa-hobi eder bat ere.
2015/11/18
Hori da hori dantzan egitea!
Bitxia egin zaizkit bi gauza:
1- Dantzarien arteko distantzia handiak. Horrek potentzia handiz dantzatzera behartuko zituen (eta hala egiten dute)
2- Azken dantzariak banakoa bukatuta, dantzari guztiak berriz dantzan hasteko deiaren ordez saltoa egiten dute. Nik hori "Eusko Gaztedi"tik eratorritako bertsioetan baizik ez nuen ikusia.
2015/11/17
Horrenbeste ematen duenak horrenbeste jasotzea merezi. Zorionak eta batez ere mila esker, Marian eta Juanan!!!
2015/09/03
Mila esker Inaxio eta Oier!
2015/09/03
Oker ez banaiz, grabazio horiek Euskal Herrira heldu dira eta toki jakin batzuetan erakutsi. Afera da inork publikoki sareratzekotan arazo legalak sortuko liratekeela?
2015/07/24
Ederra Mikel! Harro egonen da Joseba!
2015/07/08
Ederra eta luxua izan zen Mikel Sarriegi eta Mikel Apaolaza (eta gainontzeko dantzariak) Iruñeko plaza nagusian dantzan ikustea. Lastima arduradunek hautatutako unea: entzierroaren ondotik, prozesioaren justu aitzinetik, presaka, karrikak zikin, garbiketako 3 kamioi inguruan zarataka...
2015/06/14
Lora Barri dantza taldekoek Facebooken idatzi dutenez, Oldarra izan liteke taldea:
http://genome.ch.bbc.co.uk/fb561058fff448d29166a52b5b509bcb
2015/05/11
Mila esker Xabier! Egia esan, prozesua intentsoa bezain ederra izaten ari da. Ia urrian hori islatzea lortzen dugun!
2015/04/15
Eztabaidaren txingarra piztuta mantentze aldera eta jakinminez... zer izanen litzateke zuendako ongi ordaindutako agurra bat eta zer ez? Ze agian, guk gure lanari prezio egoki bat jarriko bagenio (esaldi honek dauzkan ñabardura txar guztiez jabetuta), jendeak baloratuko luke zer den ongi dantzatutako agurra bat eta zer ez, edozeinek ez luke ez dakit zenbat sos (gutxi) gastatuko agurra-apaingarri bat jartzen bere lagunaren soltero despedidan... eta abar.