Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Argiaren Itzala Flageldarren sarean

Dokumentuaren akzioak

Flageldarren sarean

2023/01/26 08:15
Flageldarren sarean

John Wright, Catherine Perrier eta Claude Flagel, 1981eko Musikaste jaialdian. Argazkia: Eresbil

Gure dantzak konprenitzeko lanean lagun gintzaketen kultura erreferenteak bilatu izan ditugu beti.

1970. Argia dantzari taldea Dijonen (Frantzia) da, bertako nazioarteko dantza jaialdian parte hartzeko. Jaialdiko epai-mahaikide dira Lou eta Claude Flagel dantza-maisu eta musikari belgiarrak. Argiak zilarrezko lepokoa irabazi du bertan eta Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregik harreman estua lotu dute Flageldarrekin.

Gu baino hamar bat urte helduagoak ziren. Claudek zarrabetea jotzen zuen. Musikari bikaina zen eta Europa guztia kurritzen zuen. Lou aldiz, XVIII. mendeko kontra-dantzetan aditua zen. Musika zigilu bat zuten eta Europa guztiko herri-doinuak grabatu zituzten. Dijon-en Nafarroa Behereko dantza-jauziak dantzatzen ikusi gintuzten eta interesaturik, Euskal Herrira bisitan etorri ziren gero. Harreman estua lotu genuen. 1981ean Errenteriko Musikaste jaialdira ekarri genituen. Aipatu izan dudan dantzaren alor sinbolikoaz mintzatzeko ez genuen solaskide askorik garai hartan. Apur horietakoak izan ziren Flagel senar-emazteak.

(Errenazimentuko dantzen ikastaroa Claude eta Lou Flagelekin. Donostia, 1987)

1981. Errenteria. Bertako Andra Mari koralak Musikaste jaialdia antolatu du, maiatzean. Argiaren harremanei esker, Claude Flagel izan da bertan, esan bezala. Baita John Wright eta Catherine Perrier musikari eta kantari ingeles-frantziarrak ere. 

Namurren (Belgika) antolatu zituzten ikastaro batzuetan ezagutu genituen, Wright eta Perrier, Flagel-tarren eskutik. Kantu tradizional, arrabita eta muxu-gitarra ikastaroak eman zituzten haiek. Errenteriako musika astera etortzeaz gain, Udazkenean Folk Jaialdira ere ekarri genituen 1983an. John Wright amorostu egin zen Lapurdiko Dantza-khordaren doinuarekin!

Flagel senar-emazteak harreman-lokarri gertatu dira. Haien bitartez ezagutu dute Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregik Ferdinaand Van Altena dantza-maisu herbeheretarra ere. 

Eskoletan dantza-maisu aritzen zen Van Altena, izan ere, iraultza industrialak Herbehereak dantza tradiziorik gabe utzi baitzituen. Aparte, Amsterdameko Folkloristisch danstheater-eko zuzendaria zen. Bere dantza taldearekin programa zinez interesgarriak osatzen zituen, Europa osoko dantza tradizioak aintzat hartzen zituztenak. Zenbaitetan, baita Europatik kanpoko dantzak ere. Adibidez, bere programetako baten izena honakoa izan zen: Zetaren bideko dantzak. Txinako dantzak ere ematen zituzten. Hainbatetan izan ginen, bere bitartez, Herbeheretan dantza ikastaroak ematen. 1997 baino lehen, Khondarian ikusgarriko ijitoen Horoa atontzen laguntzeko deitu genuen. Ez zuen gure idea ongi harrapatu eta azkenik, gure kasa atondu genuen.

1979. Flageltarrek dantza atelierrak antolatu dituzte Belgikan. Bertan ezagutu dute Urbeltzek eta Arregik Ferenç Novak hungariar koreografo eta Budapest-eko Honved dantza taldeko zuzendaria. Ezagutza honek berebiziko garrantzia izanen du Argiaren bilakaeran. Hungariarrak eredu interesgarria bilakatuko dira Argiarendako.

1983an, 1985eko Szeged-eko (Hugaria) dantza jaialdira joateko gonbidapena luzatu zigun Novak-ek. Oso jaialdi garrantzitsua zen hura, beraz, parte hartu baino urtebete lehenago, 1984ean, bertan izan nintzen, jaialdia ezagutzen, ideak hartzen… Novak-ek prestatutako jaialdia aparta bezain sentikorra izan zen: Hungariar poeten kantuak primaderari izenburua jarri zion. Jaialdiaren osotasunak zentzua zuen. Bidaia enblematikoa izan zen, gerora, Argiaren ibilbidea markatuko zuena. Zortziko ikuskizunean plantan eman genituen dantzen arteko loturak, eszena gibeleko dantzarien frisoak… horiek guztiak Szeged-en ikasi genizkion Novak-i. Jaialdian Marta Sebestyen kantari eta Zoltan Szabo xirolarru instrumentista zoragarriek parte hartu zuten. Muszikas taldearekin ari ziren. Urte berean Donostiako Udazkenean Folk jaialdira ekarri genituen eta haiekin etorri ziren Zoltán Farkas eta Ildikó Tóth dantzariak. Farkas-en dantzakerak ikusmoldea aldatu zidan. Dantzakera hura eredu bilakatu zen, harrezkero, guretako.

Irradaka atontzeko gakoa izan zen 1985eko bidai hartan ikusitakoa. Dantza ganbararako eredua ere hungariarrei ikasi genien.

 

 

 

 

 

Argiaren itzala Argia dantzari taldearen lan-moduak eta ekarpenak ezagutzera emateko, Juan Antonio Urbeltzi egindako elkarrizketa sorta bat da. 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Argiaren Itzala

Argiaren Itzala

Argia dantzari taldearen lan-moduak, ekarpenak eta berrikuntzak bildu eta modu egituratu eta didaktikoan zabaltzea du helburu proiektu honek.

Juan Antonio Urbeltzekin izandako zenbait elkarrizketa daude proiektu honen oinarrian. Argiaren ibilbidean kide izan dituen Xabier Urbeltz, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea eta Iñaki Arregik parte hartu dute elkarrizketa hauetan, azken honek jarritako puntuei erantzunez. Transkripzio eta edizio lanak Aritz Ibañezek egin ditu, eta azken lan horietan Oier Araolazak ere parte hartu du.

Euskokultur Fundazioa, Ikerfolk eta Dantzan elkarteak ari dira elkarlanean Gipuzkoako Diputazioren Kultur sailaren babesa duen proiektu honetan.

1 - Argiaren itzala

2 - ...eta Argia egin zen

3 - Aire zahar huntan 

4 - Argia, Ez Dok Amaiuru dantzan

5 - Oteizaren postala

6 - Euskaldunon zerua

7 - Sinboloen interpretaziorako gidariak

8 - Flageldarren sarean

9 - Itakatik urrunduz hasi da bidaia

10 - Mundu ezezagunetarako bidaia

11 - Oro ez da urre

12 - Paparreko tintinlariak eta paperezko liliak

13 - Hungariar poeten kantuak primaderari

14 - Bihotzarekin dantzatua

15 - Gisellek Kubara gonbidatu gintuenekoa

16 - Ezagutzaren bila

17 - Otsue eta Aitite Gorritxategiren ikasle

18 - Lesakan topatu dute Gipuzkoako ezpata-zubia

19 - Aunitz Urtez!

20- Biba bobo!

21- Gaurko euskaldun gisa dantzatu nahi dugu

22- Ingurutxoen lurraldean

23- Landa lanetik sorkuntzara jauzi

 

 

 

Giouzkoako Diputazioa - Kultur departementua. Logoa