Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Gure dantzari txikien udako kronika

2013/09/23

Udazkenean sartu garen honetan atzera begira eta udako ibileren kronika eginen dizuegu.

Zaldikoak, zamaltzainak eta hobby-horse-ak dantza zahar eta berrietan

2013/09/19

Aurtzaka dantza taldearen blogean azaldu dute nola izan den zaldikoaren etorrera: "Orain urte batzuk J.A. Urbeltzek ohartu gintuen Jauregiko horma zaharretan dauden piktogrametako batean dagoen irudia zaldiko batena izan zitekeela. Europa guztian arrunt zabalduta daude zaldiko dantzariak, eta ...

Danseur Noblea, bertutez betetako printzea

2013/09/18

Patuak 2006an gerrako ume bi jarri zituen nire bidean. Zoria izango zen behar bada, edo nire lana bestela, bi mito denbora gutxian topatzea eragin zuena. Antzerako jatorria zuten biek ere, baina artista karrera profesionala -dantzaria bata eta koreografoa bestea- leku, testuinguru istoriko eta sozioekonomiko oso desberdinetan egin zuten. Biak bueltatu ziren sorterrira eta biek ala biek etxean jaso eta lausengatu ninduten.

Igartza 2013: Zaldikoa eta Arkabuzariak

2013/09/16

Egun bikaina ospatu genuen joan den irailaren 7a Igartzan. Betiko ezpata-dantzez gain, ikusmina sortu zuten pare bat osagai berrik gutxienez: Igartzako zaldiko dantzaria eta Errosarioko Amaren Kofradiako arkabuzariak beren tiro eta guzti. Hamabiak aurretik prest zegoen dantzari saldoa ...

Baztan-dantza, bideo biral bat ziberespazioan kateatuta

2013/09/13

Gaur iritsi zait uda osteko lehen emaila txinatarrak euskal dantza egiten erakusten duen bideoarekin. Noizean behin gertuko zein urruneko lagun edo ezagun baten emaila jasotzen dut. Teklatuan dituen harridura keinu guztiekin batera, zur eta lur utziko nauen bideo bat bidaltzen didala esaten dit: "T...

La Vijanera, Kantabriako inauteri ikusgarria Eibarren

2013/09/11

Larunbat honetan, irailak 14, Kantabriako Silio herriko La Vijanera inauteri ikusgarria Eibarren izango da. Eibarko Kantabriako etxeak irailean antolatu ohi dituen festetan parte hartzera etorriko da Silioko inauteria.  Inauteri ikusgarria da La Vijanera. Urtarrileko lehen igandean ospatze...

Mintegia: Emakumeak euskal dantzetan

2013/09/10

Data: 2013ko irailak 28, larunbata Ordutegia: 10:00 – 13.00  Lekua: Dantzagunea (Arteleku - Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia) Prezioa: Dohain Izena emateko epea: irailak 24 Mintegian izena emateko egin klik hemen Emakumeak euskal dantzetan Poliki-poliki ari zaizkie zabaltzen...

Euskaraz eta dantzan, Bietan Jarrai

2013/09/09

Euskal kulturgintzaren estrategia ildoetan dantza bigarren mailako jardueratzat hartzeak eragiten didan kezkaz aritu nintzen Argia aldizkarirako egindako azken kolaborazioan . Azkenean "Ez berbazkoak" jarri nion izenburua, baina zirriborroan "Bietan jarrai" idatzita izan nuen. Gero ez nintzen ausa...

Soberako Alardeak

2013/09/08

1) Hondarribian eta Irunen Aspaldian ez da giro: jende tropa bat, lerro luzeak, damak zaldian astiro... Fusilarekin apuntatuta oker egin dute tiro! Eskarmenturik ez dugu hartzen karramarroak berriro.   2) Zeren izenean alardeak? Nor edo zer gogoratuz? Historiako gauza hau...

Erriberako euskaldunekin, beste behin

2013/09/07

Aurten ere, eta badira 6 urte, Tuterako bestetan egon ginen dantzan, uztailaren 26an, Tuterako Beterri peñak gonbidatuta. Arratsaldeko bero sapa sahiestearren, 8ak aldera atera ginen dantzara Erriberako hiriburuko alde zaharreko kale estuetan barrena. Hala ere, beroa bero!

Harpidetu