Orain arteko ekarpenak

Jantzi eta maskara artean, inauteria

2026/06/22

Jantzi eta maskara artean, inauteria
Urtero bezela, aurten ere, Hondarribia Dantzan jaialdia antolatu du Kemen Dantza Taldeak. Jantzi erakusketa, hitzaldi, dokumental eta dantza saioak izan dira protagonista Hondarribian astebetez. Aurtengo ekitaldian “Inauteri garaiko dantza, tradizio eta jaien jantziak” erakusketa egon da ikusgai Ar...

Gehiago irakurri

San Martin bezpera, Amasa

2022/11/18

San Martin bezpera, Amasa
Goizean goiz abiatu naiz Amasa aldera bertako oilasko-biltzaileekin bat egiteko asmoz. 6:00etan daude geldituak herriko plazan. Bertara iritsi eta jada bada jende mordoxka bat. Ilun dago oraindik eta giro freskoa dago. Neskek baserritar arropa dute jantzita eta solte dute ilea. Mutilek maho iz k...

Gehiago irakurri

Abuztuaren 16a, San Roke eguna, Deba

2022/10/20

Abuztuaren 16a, San Roke eguna, Deba
Askotan hitz egin didate Debako San Rokeez baina ez naiz sekula bertara joan jaietan. Jakin ere badakit ezpata-dantza dantzatzen dela baina ez dakit ezer ere ez dantza horren inguruan. Goizeko 9:30ean hasten dira dantzan Plaza Zaharrean. Garaiz iristeko nahiko goiz gelditu gara. Iritsitakoan apark...

Gehiago irakurri

Abuztuaren 27a, San Bartolome jaiak, Oikia

2022/10/19

Abuztuaren 27a, San Bartolome jaiak, Oikia
Goizeko zazpietan atera naiz etxetik. Zortzietan puntuan Oikiako plazan daude geldituak dantzariak. Iritsi naizenerako dantzari mordoxka bat bada jada bertan gainontzekoen zain. Aurpegietan nabari zaie bezperan parranda egin dutela.  Zuriz jantzita daude, gerriko eta kapelu gorriekin. Alpargatak ...

Gehiago irakurri

Abuztuaren 15a, Ama Birjina eguna, Donostia

2022/10/17

Abuztuaren 15a, Ama Birjina eguna, Donostia
Hamaikak aldera iritsi naiz Donostiara, Bulebarrean nago gelditua. Iritsi naizenerako hantxe nuen Amaiur zain. Konstituzio plaza aldera abiatu gara, han ari baitira aldatzen dantzariak. Hamabiak arte ez dira dantzan hasten, denbora soberan dugu. Konstituzio plazan eszenatoki handi bat dago, Aste N...

Gehiago irakurri

Abuztuaren 12a, gazteen eguna, Leitza

2022/10/13

Abuztuaren 12a, gazteen eguna, Leitza
Lainotuta dago kotxean sartu eta Leitzara abiatu garenean. Esperantza dut bezperan bezain beste bero pasako ez dugunik. Leitzara iritsitakoan, ordea, eguraldia desberdina dela ohartu gara, sargori dago eta nahiz eta ez duen atzoko berorik egiten izerditan gaude jada. Plana erdi egina genuen lagun ...

Gehiago irakurri

Abuztuaren 10a, Salontzo eguna, Berastegi

2022/10/12

Abuztuaren 10a, Salontzo eguna, Berastegi
Arratsaldeko bostak eta laurden aldera iritsi gara Berastegira. Lehegusinarekin etorri naiz, atzo arratsaldean idatzi zidan gaur nirekin etorri nahi zuela esateko. Izugarrizko beroa egiten du eta kotxean aire egokiturik gabe etorri gara, izerdi patsetan gaude. Segituan lortu dugu aparkatzeko tokia...

Gehiago irakurri

Abuztuaren 11, San tiburtzio, Leitza

2022/10/08

Abuztuaren 11, San tiburtzio, Leitza
Bero itzela egiten du gaur, hogeita hamar gradutik gora. Eguerdian Leitzako ezpata-dantza ikustera noa. Bakarrik joateko asmoa nuen baina azken momentuan aitak nirekin etorriko dela esan dit. Iritsi eta aparkatzeko lekua bilatzen hasi gara, ez dago askorik eta herriaren sarreran  aparkatu behar iz...

Gehiago irakurri

Abuztuaren 8a, bikoteen eguna, Itziar

2022/09/05

Abuztuaren 8a, bikoteen eguna, Itziar
Egun beroa egiten du, arratsaldeko 16:30ak aldera gelditu naiz Itziarrera joateko. Bainujantzia eta toailak hartu ditugu bueltarakoan nonbait bainatzeko denbora izanez gero aprobetxatzeko. Bidean lagun batekin hitz egin dugu telefonoz, Itziarrekoa denez hara goazela aipatzeko. Aparkatzeko arazoak i...

Gehiago irakurri

Abuztuaren 5a, Elurretako Ama Birjinaren eguna, Lanestosa

2022/08/30

Abuztuaren 5a, Elurretako Ama Birjinaren eguna, Lanestosa
8:15 dira,  bide luzea dugu aurretik Lanestosaraino. Musika entzunaz eta kantari egin dugu bide osoa. Herrira iritsi gara eta aparkatzeko tokia bilatzen hasi gara. Iritsitakoan goiz da oraindik eta eliza non dagoen ikusi ondoren taberna batera joan gara zerbait hartzera. Ken zazpi dute jarria tabe...

Gehiago irakurri