Soberako Alardeak
1)
Hondarribian eta Irunen
Aspaldian ez da giro:
jende tropa bat, lerro luzeak,
damak zaldian astiro...
Fusilarekin apuntatuta
oker egin dute tiro!
Eskarmenturik ez dugu hartzen
karramarroak berriro.
2)
Zeren izenean alardeak?
Nor edo zer gogoratuz?
Historiako gauza hauekin
ibili gaitezen kontuz!
Nola egin daiteke besta bat
emakumeak baztertuz?
Bete ditzagun kale ta plazak
elkar hartuta dantzatuz!
3)
Ez dago ezer ospatzekorik,
dakien orori galde,
ez badugu nahi agertu orain
jaun arrotzaren mirabe.
Aldatu jaiaren esanahia,
inor ez baztertu gabe,
edo bestela gisa hontako
alardeak soberan daude.
4)
Nafarroan berriz elkartzea,
lehen bezala, ordea,
izan liteke amets eder bat:
herri batentzat xedea.
Anai-arrebak aske biziko
ginatekeen lurraldea,
Hori bai egun seinalatua
ospatzeko alardea!
BAI IRUNEN BAITA HONDDARBIN
BAI IRUÑEAN BAITA GRANADAN
HAU EROKERIA MUNDIALA
ETXEKOEN PORROTA OSPATZEA
Mikel Areta