Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Andoaingo San Juanak, dantzaz beteta

2011/06/23

Andoainen ere ospatzen ditugu San Juan jaiak. Bost egun igaroko ditugu festa giroan murgilduta gaur arratsaldetik hasita, eta horretarako, ondo pasatzeko, ekitaldi andana aurki daiteke 2011 San Juan hauetako egitarauan. Aurten, gainera, inoiz baino dantza eskaintza handiagoarekin datoz her...

UZTAILAN ETA ABUZTUAN KARRIKADANTZARIK EZ

2011/06/20

Aurreko larunbatean sentsazio onarekin gelditu ginen, gauza dexente ustez gure kontra egon arren. Alde batetik leku aldaketa eta horren promozioa edo propaganda nola egin eta bestalde lekuak berak zer nolako erantzuna edo aukerak ematen zigun. Azkenean, berandu samar hasi ginen, baina arrakastat...

Dantza-soltearen jaialdiaren oihartzuna

2011/06/16

Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdiak izan du aurten ere oihartzunik hedabideetan. Hainbat egunkari, aldizkari eta abar izan dira jaialdian interesa erakutsi eta honen inguruan zerbait argitaratu dutenak, ondokoak kasu: Ezpalak-2011-Hemeroteka Ezpalak 2011 jaialdiari buruz han ...

LARUNBAT HONETAN LOGO ETA PLAZA BERRIAK!!!!

2011/06/16

Maiatzak hauteskundeak ekarri zituen eta egun aldaketa ere bai. Ekainak bere aldetik ere aldaketa batzuk ekarri ditu. Alde batetik, Karrikadantza ekimenaren irudia, izana eta izena, logo batean adierazita. Bestalde ekainak leku aldaketa ere ekarri behar du eta SAN NIKOLAS PLAZA gure eszenatokia i...

Hauteskundeak eta dantzasokea

2011/06/08

Loinatz egunean konturatu ginen. Bitxikeria besterik izango ez dena, baina tira, gure, dantzarion eta dantzaren, mesedetarako denez, nabarmendu nahi duguna. Joan den igande honetan egin da Beasainen ohiko den Agintarien edo Udalbatzaren soka-dantza (ikus dantzan.com , Goierriko Hitza ). Ha...

Argia dantza taldearen ibilbidearen azalpena, Iruñean

2011/06/07

Argia dantza taldeak azken 40 bat urte hauetan egindako ibilbideari buruzko hitzaldia izanen da Iruñean, heldu den ekainaren 11an (larunbata). Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Arregi, Jexux Larrea eta Fernando Aristizabal dantza maixuen eskutik, Argiaren ibilbide oparoari errepasoa emanen diote, Eusk...

Musika eta dantza: jakinmina eta ikasketarako akuilua

2011/06/02

Dantzaren irakaskuntzan dihardutenentzat lagungarri izan daitezkeen hainbat ekarpen, gako eta gogoeta eskaini ditu Sabin Bikandik maiatzaren 21ean, Gipuzkoako Dantzagunean, Artelekun, eskainitako mintegian. Saioak "Dantza eta Musika: zenbait oinarri eta kontzeptu" izenburua zuen, baina Sabin Bikan...

Oñatiko dantza argazki bereziak

2011/05/30

Korpus dantzen argazki zaharrak, neskak oñatiko dantzak egiten edota Galdakaoko Andra Mari taldekoen erretratoak. GureGipuzkoako argazkien artean Oñatikoei erreperatu diegu oraingoan, eta irudi interesgarriak ageri dira. Hona horietako batzuk:

Europako bikoteko dantza solteak Ezpalak jaialdian

2011/05/27

Asteburuan eginen dugu Iruñean eta Eibar-en Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdia ren edizio berri bat. Aurten, bikoteko dantza solteak izanen ditugu protagonista. Dantza soltea gai nagusia  Iruñea eta Eibarren ospatzen dugun Ezpalak nazioarteko jaialdian bikotean eta soltean eg...

Han eta hemengo fandango eta arin-arinak asteburuan Ezpalak jaialdian

2011/05/26

Bihar abiatuko da 46. Euskal Jaia Eibarren. Eibarko Klub Deportiboko Kultura Batzordeak prestatutako egitarauan musika, jolasak, artisautza, herri kirolak, kantua, dantza eta festa tartekatuko dira. Dantzarioi dagokigunez, igandean izango dugu Eibarren Ezpalak nazioarteko dantza tradiziona...

Harpidetu