Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea Igartza 2013: Zaldikoa eta Arkabuzariak

Dokumentuaren akzioak

Igartza 2013: Zaldikoa eta Arkabuzariak

Egun bikaina ospatu genuen joan den irailaren 7a Igartzan. Betiko ezpata-dantzez gain, ikusmina sortu zuten pare bat osagai berrik gutxienez: Igartzako zaldiko dantzaria eta Errosarioko Amaren Kofradiako arkabuzariak beren tiro eta guzti.

Hamabiak aurretik prest zegoen dantzari saldoa egokiro atondu eta prestatua.

Aurtengoan sekula baina dantzari gehiago elkartu gara. 60tik gora izango ginen azken orduko bajak izan ez bagenitu.

 

Zaldikoa plazaratu zen lehen aldiz, eta berak eman zion hasiera segizioari. Plazako erlojuaren kariloiaren doinupean dantzatu zuen haserako zortzikoa.

 

 

Elgoibarko Errosarioko dantzariak bai plazan bai San Martinen irudiaren aurrean dantzatu ziren.

Ibaibazterrekoa dantzatzen, zaldikoa buru dela.

 

Banderadun buruzagia larrosa gainean Igartzako ikurra dantzatzen.

 

Dantzarien ohorezko arkua Jauregiko atean.

 

Azkendariak eta zaldikoa aldaparoko ezpata-dantzan.

 

Dantzariak zubigainekoan.

 

Elgoibarko Errosarioko segizioa Burdinola inguratzen.

 

Errosarioko ezpata-dantza

 

Elgoibartar dantzariak azken ohorezko arkuan.

 

Igartzako beteranoak. Zenbat urte dantzan ! argazkikoak denak batuta 500 urte baino gehiago baietz !

 

Partaide guztien azken salba.

 

Kofradiaren bazkari gozoa Jauregiko patioan: babarrunak, odolkia, aza eta txorizoa.

Datorren urtean gehiago.

Mila esker Zaldikoaren prestaketan lagundu diguzuen guztioi:

Zumitzezko soina: Matxinbentako Iñaki Agirrezabala.

Isatsa, ileak eta lokarriak: Gabiriako Joanito Elgarresta.

Burua: Nikolas Barandiaran

Gona: Marikarmen Contreras

Eta mila esker Haritzeko dantzari eta partaideoi.

Argazki bilduma osoa hemen (Iñaki Erauskin eta Patxi Goikoetxea)

Bideoa hemen (Patxi Goikoetxea)

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com