Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea La Vijanera, Kantabriako inauteri ikusgarria Eibarren

Dokumentuaren akzioak

La Vijanera, Kantabriako inauteri ikusgarria Eibarren

2013/09/11 15:42

Larunbat honetan, irailak 14, Kantabriako Silio herriko La Vijanera inauteri ikusgarria Eibarren izango da. Eibarko Kantabriako etxeak irailean antolatu ohi dituen festetan parte hartzera etorriko da Silioko inauteria. 

Inauteri ikusgarria da La Vijanera. Urtarrileko lehen igandean ospatzen da, eta mozorro harrigarri eta ederrez betetako festa erraldoia izaten da Silion egun horretan. Ituren eta Zubietakoen tankera harrigarria duten Zarramaco izeneko joaldunak dira La Vijanerako mozorroetako batzuk.

75 mozorro desberdinek parte hartzen dute La Vijaneran, horietako asko hainbat inauterietan (baita Eibarko koko-dantzetan ere) aurkituko ditugun arketipoekin bat datozenak: "Dantzari zuriak" edo "Danzari blanco" izenekoa, Hartza, La Pepa, Madama, Los Guapos, Zorrocloco... 

Europako inauterietako arketipo ezagunen adibide zoragarria osatzen du La Vijanerak.

Oso gutxitan ikusi ahal izaten da La Vijanera bere herritik kanpo, eta beraz, ez ohiko aukera dugu Eibarren, Europa osoko inauterizale eta ikertzaileen arreta eskuratu duen inauteria herrian bertan ikusteko.

Irailaren 14an, larunbatean, arratsaldeko 18.00etan Eibarko erdiguneko kaleetaan izango da La Vijanera inauteria eta kalejira bukaeran, Txantxazelain egingo dute koplen irakurketa.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com