Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Montrejeau-ko (Frantzia) nazioarteko dantza jaialdira goaz

2011/08/12

9 ordu barru abiatuko gara Montrejeu-rantz (Frantzia), bertako nazioarteko dantza jaialdian parte hartzeko. Abuztuaren 13-tik 17-ra bitarte luzatuko da jaialdia, eta bertan 7 emanaldi eskainiko ditugu. Gipuzkoako, Bizkaiko, Nafarroako eta Zuberoako dantzak eskainiko ditugu horietan, beste hainba...

Elizondotik Tuterara

2011/08/12

San Ferminak bukatu eta oraindik ere bestondoa guztiz pasa gabe genuenean, Elizondon jarri ziguten zita Baztandarren Biltzarreko lagunek. Karrozen desfilean parte hartzea egokitu zitzaigun, Aniz-ko karrozaren atzean eta, tamalez, euripean. Hala ere euriak ez zuen egunaren giro ederra zapuztu eta gu...

2011ko San Ferminetako peripeziak

2011/08/12

Ta ia konturatu gabe, beste urte bat pasa da eta berriz heldu zaizkigu San Ferminak. Eta festaren eztandarekin batera dantzatzea egokitu zitzaigun beste urte batez ere. Jaien bezperan Iruñea eta Iruñerriko dantza talde guztiok batera dantza egiten dugu Foruen plazan. Aurtengo prestatutako dantza...

Bigarren urtez Olatz-en

2011/08/08

Aurten, iaz bezala, Iruñea ondoko Olatz herriko festetan izan ginen dantzan, ekainaren 25ean. Eguerdiko eguzkiaren kolpearen pean dantzatzea egokitu zitzaigun, baina animoso aritu ziren dantzariak, baita (gerizpean pilatu ziren) ikusleak ere. Durangaldeko dantzari-dantzaren zenbait parte, erregel...

Arrate 2010 akorduan, 2011ko dantzak iritsi aurretik

2011/08/02

2011ko Arrateko Amaren dantzak gertu ditugu, baina aurretik, 2010eko kronika egin nahi genuke. Izan ere, komunikabideetan ekitaldiak izandako oihartzunaren berri eman genuen, baina iragarritako argazki eta kronika ez ziren argitaratu, eta bada ordua zorra kitatzeko. Pasa den 2010eko irailaren 8an, ...

Mutil-dantzak eta nesken parte-hartzea

2011/07/29

Elizondon, Santiago egunean neskak atera ziren mutil-dantzetan eta ondorioz urtero dantzatzen duten hainbat dantzarik plaza utzi zuten. Horren inguruan eztabaida dago Baztan-en, azken urteotako eztabaidak jarraitzen du, eta Baztandik kanpo ere izaten ari da oihartzuna. Atzo ETBtik deitu zidaten...

Zilarrezko folklore jaialdia

2011/07/21

Badator hogeitabostgarrena, 1987. urte hartan horren urrun ikusi arren. Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiak zilarrezko ezteiak ospatuko ditu aurten, eta hori dela eta hainbat ekitaldi berezi antolatu ditugu urteurrenaren harira: kultur etxeko erakusketa, liburu baten argitalpena, eskaparateen...

Iruñeko erraldoien 7 jauziak

2011/07/21

Bitxikeri bat gaurkoan! Iruñeko erraldoien dantza errepertorioa kalejirek eta balts-ek osatzen dute batez ere. Noizean behin bada dianak eta rumbak dantzatzen dituenik ere (Afrikako erregeak eta Amerikako erreginak, noizbehinka). Iaz konpartsaren 150. urteurrena ospatzeko mutil-dantzekin, mazurk...

Folkloreak hezkuntzarako eskaintzen dizkigun baliabideak ezagutzen

2011/07/13

Programa zabal eta sakona, era trinko eta intentsiboan lantzeko aukera eskaini digute Josu Erramun Larrinagak eta Emilio Xabier Dueñas-ek uztailaren 2an, Elgoibarren, Inazio Bereziartua Musika Eskolan egindako Haur Folklore ikastaroan . Jolas, joko eta dantzak eginez ekin genion egunar...

25. urteurrena ospatuz

2011/07/08

Dagoeneko jakingo duzuen bezala, Nazioarteko Folklore jaialdiaren 25. edizioa izango da aurtengoa, eta urteurren horren harira zenbait ekitaldi berezi antolatu ditugu, tartean erakusketa bat eta herriko zenbait dendaren apainketa. Gaur ostirala, uztailak 8, Kultur Etxeko erakusketa gelan hogeitabos...

Harpidetu