Damian Muñoz
Damian Muñoz
Gasteizen jaio zen Damian Muñoz. Traspasos dantza konpainian eman zituen lehen urratsak eta ondoren Puertas Abiertas eta Moaré konpainietan jardun zuen. 1995ean bere konpainia propioa sortu zuen. Madrilgo IX. Koreografia Lehiaketan nagusitu zen urte hartan. Hurrengo urtean, I need your absence estreinatu zuen, New Yorken, eta Humedades eta Por qué lloran las cebollas, Madrilen; azken bi horiek Espainiako Zentro Dramatikoaren enkarguz. 1998an Daño estreinatu zuen. Koreografia horrek oso zabalkunde handia izan zuen. Sitges, Tarrega, Donostia, Iruñea, Bartzelona eta Miarritzen eman zuten, besteak beste. New York, Glasgow, Bartzelona eta Ottawako dantza garaikideko eskola, erakunde eta jaialdi ospetsuetan egin izan du lan. Azken urteetan, hainbat koreografia estreinatu ditu, Yo notaba la comida amarga, Arrebatos-Arrepatos, Asiré, Fortuita-mente, ¿Por qué lloran las cebollas?, Las mentiras del entusiasmo, Tres Tristes Stripteases, e.a. Dantza Garaikideko Kanariar Uharteetako Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen 2002an Muñozek, 79 pasos lanarekin.
Azken urratsak
- La Intrusa: 20 urte dantzan 2016/05/11
- La Intrusa konpainia: Damian Munoz eta Virginia Garcia 2016/04/01
- Virginia Garcia eta Damian Muñoz gasteiztarrentzat Espainiako Dantza Sari Nazionala 2015/10/23
- Coup de grace 2011/10/27
- «No pierdo tiempo pensando en los premios. El trabajo sigue siendo el mismo» 2010/10/13
- Damian Muñoz 2009/07/22
- Damian Muñoz: Staff 2009/03/30
- Bailando con Max 2009/01/28
- Damián Muñoz actúa mañana en Elorrio 2006/04/20
- Sombría amistad 2004/10/18
- Tres tristes stripteases estreinatuko du gaur eta bihar Damian Muñozek, Bilbon 2002/11/02
- Nahia eta ezina 2002/06/25
- Ezkutukoak dantzan 2002/06/23
- Aurrez aurreko kontrastea 2001/10/21
- Mugimendua sentimendu bihurtzen duen poeta 2001/07/29
- Damian Muñozek «etsipenari buruzko lana» estreinatuko du Grec jaialdian 2001/07/25
- Lehen dantza plataforma jasoko du Barakaldok hilaren 6an eta 7an 2001/07/04
- Dantza 1998an 1998/12/31