Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak

Orain arteko ekarpenak

Bi emanaldi batean

2010/07/02

Udarekin batera heldu zaizkigu emanaldi andana. Txikien taldeak gehiago izan ditu nagusienak baino. Ekainaren 26an ordean, biek izan genuen emanaldia 3 orduko tartean. Txikiek goizeko 11:30etan dantzatu egin zuten Errotxapeako merkatarien elkarteak antolatuta. 40 bat minutuko emanaldia eman zuten ...

Gehiago irakurri

Dantzari txikien eguna Berriozarren

2010/06/22

Ekainaren 6an egin zuten Berriozar-en, Berriobeitin eta Xulapainen 2010eko Nafarroako dantzari txikien eguna. Gure taldeko dantzari txikiak eta musikariak ere bertan izan ziren. Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak egun horretako zenbait argazki sareratu ditu bere Flickr kontuan eta hemen d...

Gehiago irakurri

Ezpalak 2010. Iruñeko emanaldiaren kronika

2010/06/01

Aurten behintzat eguraldiaren aitzakiarik ez genuela izanen argi geratu zen goiz samarretik. Alde zaharraren eguna ospatzen zen gainera Iruñean eta giroa ere ziurtatuta zegoen. Dantzari eta musikarien lana baino ez zen falta. Ordu batak inguruan hasi ziren heltzen Luzaide, Donostia, Baztan, Ossau...

Gehiago irakurri

Ezpalak jaialdia asteburuan

2010/05/28

Asteburuan eginen dugu Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdia ren 5. edizioa, Iruñean eta Eibar-en. Ezpata-dantzak izan ziren lehenbizi (Eibar-en) eta gerora (Eibar eta Iruñean) Makila-dantzak, Arku-dantzak, eta Karaktere-dantzak heldu dira. Aurten, jakina denez, Dantza-jauziak izanen...

Gehiago irakurri

Jaietan giro: Festen dantzan

2010/05/18

Aurreko larunbatean karrikaratu zuen Berria -k udaberrioro argitaratzen duen "Jaietan giro" gehigarria. Bertan Euskal Herriko jaietan hemendik-hara ari daitezkeen musika talde, dantza talde, bertsolari eta enparauei buruzko informazioa eman ohi dute. Duela Pare bat aste Joxi Ubeda kazetariaren de...

Gehiago irakurri

Axeri-boda bigarrengoz Iruñean

2010/05/12

Paz Ziganda eta San Fermin ikastolen 40. urteurrenaren karietara dantzatu genuen apirilaren 24ean Axeri-boda ikuskizuna Iruñeko Gaiarre antzokian. Berezia izaten da etxean dantza egitea eta ikusleak ia hasieratik gogotsu badaude, zer esanik ez! Disfrutatu ere disfrutatu genuen dantzan, Argia,...

Gehiago irakurri

Axeri-Boda Iruñean

2010/04/23

Axeri Boda. Argazkia: Iñaki Zugasti.

Gehiago irakurri

Agur Joxemiel!

2010/03/02

Latza heldu da 2010garrena. Larunbatean esan ziguten Joxemiel Bidador-ek buruko ixuria izan zuela eta larri zegoela ospitalean. Gaur eman digute bere heriotzaren berri. Joxemiel gure taldeko dantzari eta musikaria izan zen. 1986. urtean sartu zen Iruñeko udal dantza taldera eta 1988. urtean, uda...

Gehiago irakurri

Cruz Chocarro joan zaigu

2010/01/23

Aurreko ostegunean (urtarrilaren 21ean) eman zuen bere azken hatsa Cruz Chocarrok, Iruñeko dantzarien lehen taldeko kideak. 79 urte zituen eta ebakuntza baten osteko konplikazioak eraman zuen Cruz gure artetik. Duela 15 egun eskas egon ginen berarekin. Izan ere, eguberrietan, guretzako oso garran...

Gehiago irakurri

Sarrerarik ez!

2009/12/02

Ostiral honetan (abenduak 4) Axuri-beltza itzuliko da Donostiko Victoria Eugenia antzokira. Han estreinatu zen Jaurrietako nesken-dantza duela 40 urte. Urteurrena ospatzeko Juan Antonio Urbeltz-ek zuzentzen duen Argia dantza taldeak emanaldi berezia atondu du ostiraletako, Eibarko Kezka , Elgoiba...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

dugunadt on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!

Duguna dantza taldea on Argia: Besta Berri

2014/01/24

Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es/nws/es/musica/pamplona/auditorio_baluarte_sala_principal_08mm/besta_berri/SeleccionEntradas;jsessionid=Sv5yv08DTLvCLB7Gd0BcBkKpQnjjp5MhYnv7bChcVvZHGVzGw0JJ!1862236175!1014570936!1390573874943?sesId=15730104&codSTK=CAS!servicaixa

Duguna dantza taldea on San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/26

Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!

Duguna dantza taldea on Nik ere babesten dut dantzan.com

2013/03/05

Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu batekin. Guk ere gure babesa eman diogu!

Duguna dantza taldea on Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?

Biba dantzan.com!

2011/12/31

Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!