Ttunttunero jardunaldiak apirilaren 9an
Txistularia, ttunttuneroa, ofizioa, erritmoa... halako gaiak jorratuko ditugu Duguna dantza taldeak, apirilaren 9rako antolatu dituen jardunaldietan.
Mintegi praktikoan, ttunttunero ofizioaren ingurukoak azalduko dizkigu Sabin Bikandik: Ezagutu beharreko erritmoak, errepertorioa, txistulariaren funtzioa...
Bukatzean, bazkaria antolatu dugu eta bazkalostean ikasitakoaren adibideak ikusteko aukera polita izango dugu, Sabinek berak eta Patxi Laborda maisuek eskeiniko duten erromeria moduko batean.
Arratsaldez, Mikel Aranbururen solasaldiaz gozatzeko parada izango dugu. Txistulariok XXI. mendean dugun "lekua" izango dugu hizpide.
Ttunttunero jardunaldiak
Data: Apirilaren 9a
Lekua: Condestablearen jauregian (Iruñeko Kale nagusian) Hitzaldi gela (2. solairua)
- 10:00-13:00: Ttunttun ofizioa (tailerra)*: Sabin Bikandi - euskeraz
- 14:00: Bazkaria eta erromeria**
- 17:00: El txistulari en el siglo XXI (solasaldia): Mikel Aranburu - gazteleraz
*Tailerreraren plazak mugatuak dira (25 lagun)
**Bazkaria bakoitzak ordaindua izango da (22€ El redin jatetxean)
Apuntatzeko duguna[abildua]duguna.org helbidean edo 663581023 telefonoan Apirilaren 6a baino lehen.