Larunbatean, Axuri-beltza ikuskizuna Baionan
Heldu den larunbatean, martxoaren 19an, Axuri-beltza ikuskizuna emanen du Argia dantza taldeak Baionako antzokian.
Ikuskizuna, Juan Antonio Urbeltz-ek eta Marian Arregik bersortutako Jaurrietako Axuri-beltza dantzaren 40. urteurrena ospatzeko estreinatu zen 2009an. Orain Lapurdiko hiriburuan emanen dugu Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta.
Dugunako 28 dantzari eta musikari ariko dira, Argia, Kezka eta Haritz-eko gainontzeko dantzariekin batera.
- Txartela salmenta : 05 59 59 07 27