Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Europako bikoteko dantza solteak Ezpalak jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Europako bikoteko dantza solteak Ezpalak jaialdian

Asteburuan eginen dugu Iruñean eta Eibar-en Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdiaren edizio berri bat. Aurten, bikoteko dantza solteak izanen ditugu protagonista.

Dantza soltea gai nagusia 

Iruñea eta Eibarren ospatzen dugun Ezpalak nazioarteko jaialdian bikotean eta soltean egiten diren dantzak izango dira protagonista. Transilvania (Errumania), Auvergne (Frantzia), Calabria (Italia), Asturias (Espainia), Aragoi (Espainia), eta Galdakaoko (Bizkaia) taldeek beraien eskualdeetan dantza soltean nola egiten duten erakutsiko dute.

Duguna dantza taldeko dantzari handi zein txikiek fandango eta arin-arina dantzatuko dugu taldeko txistularien eta Iñaki Leibar eta Itxaso Oregi trikitilari eta panderojoleen doinura eta horren ostean etorriko dira hango eta hemengo gainontzeko dantzariak ere!

Larunbatean 17:30etan kalejira eginen dute talde guztiek, Estafeta kaletik abiatuta. 18:00etan izanen da emanaldi naguisia Burgoen plazan (Salestarren aretoan, eguraldi txarra izanez gero).


Eusko Ikaskuntzaren jardunaldiak Portalean


Larunbat goizean, maiatzaren 28an eta hurrengo larunbatean ere, ekainaren 4an, Eusko Ikaskuntzaren Folklore sailak antolatuta "Dantza soltea" gai duten jardunaldiak burutuko dira Portalea Kultur Etxeko areto nagusian. Euskal Herriko eta Iberiar Penintsulako hainbat ikertzailek beren ikerketen emaitzak aurkeztuko dituzte.

Iñaki Irigoien, Andra Mari dantzari taldea, Aingeru Berguices, Carlos Antonio Porro, Carmen Ereño, Carolina Ibor, Jose Ignazio Ansorena, Mª Pilar Barrios, Gustavo Couto, Josu Larrinaga eta Emilio Xabier Dueñas izango dira bi asteburuetako hizlariak.



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.