Orkoien-go ikastetxeko inauteriak Koloreagan oinarrituta
Urtearekin batera karrikaratu genuen "Koloreaga: Nafarroako festagileak" koloreztatzeko liburuxka. Liburua karrikaratzekoan, gure asmoa zen, besteak-beste, ikastetxeek gure dantzen eta inauterien protaginistei buruzkoak lantzeko material xume bat behintzat izan zezatela.
Izugarrizko poza hartu genuen hartara, Orkoien-go ikastetxetik deitu eta haien inauteri festa Koloreagan oinarritzeko erabakia hartu zutela esan zigutenean.
Liburuan agertzen diren hainbat pertsonaia hartu eta mozorroak prestatu zituzten, dantzak ere entsaiatu eta inauterietan, eskolan dantzatu zituzten:
- Haur Hezkuntzako 1. maila: Arizkungo Sagar-dantza
- Haur hezkuntzako 2. maila: Lantzeko inauteria
- Haur Hezkuntzako 3. maila: Berako Inude eta artzaiak
- Lehen Hezkuntzako 1. maila: Lizarrako Larrain-dantza
- Lehen Hezkuntzako 2. maila: Izabako Ttun-ttuna
- Lehen Hezkuntzako 3. maila: Luzaideko dantzak
- Lehen Hezkuntzako 4. maila: San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza
- Lehen Hezkuntzako 5. maila: Otsagabiko dantzak
- Lehen hezkuntzako 6. maila: Kortes-eko makila-dantzak
Esan bezala, guretzat poza handia izan da Orkoiengoen ekimena eta eskerrak eman nahi dizkiegu horregatik eta egun hartako argazkiak igortzeagatik!
Mila esker!!!
