Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak San Saturnino 2010

Dokumentuaren akzioak

San Saturnino 2010

Euria iragartzen zuten eta oskarbi esnatu zen azaroaren 29koa Iruñean. Oskarbi baina hotz. Oso hotz. Eta hoztuta bete genuen San Saturnino (Iruñeko patroia) eguneko gure jarduna. Okzitaniako Tolosan jaio omen zen santua eta horregatik bere omenezko prozesioak Iruñeko alde zaharreko burgo frankoa baino ez du zeharkatzen, San Zernin berarena alegia.

Prozesio erdian meza eta gu hamaiketakoarekin pixka bat epeldu ginen, bueltako bidea egin eta udal plazan dantzatzeko adina behintzat. Urdiaingo giza-dantzaren zenbait zati hautatu genituen 2010. honetako emanaldirako. Hurrengo eguneko prentsan argazki ederrak karrikaratu zizkiguten, baita Diario de Noticias-ek portadako txoko bat ere.



Dantzen osteko bazkariarekin eta bazkariaren osteko dantzaldi eta gerokoekin eman genion amaiera 2010. urteko, gure taldearen eguna ere baden , azaroak 29ari.





Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.