Orain arteko ekarpenak
Kabalkadak Lasan, harro-harro plazaren erdian dantzan
2025/10/15
Luzaideko Bolant Egunak fama handiena bildu badu ere, badira eredu horretako Kabalkadei eusten dieten bestelako herriak ere, Lasa (Nafarroa Beherea) kasu. Ibilbide luzeko ospakizuna dugu gainera, 2024. urtean ospatu baitute Lasako Kabalkadaren 55. urteurrena. Urtemuga horren kariz, ikus-entzunezk...
Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970 hamarkadatik: 'Dantzara atera nintzenean Maurizio ez zen gelditzera ausartu'
2025/06/16
Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970ko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apaindua ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio Elizalde txistuan eta...
Bernat Etxepare, erretore idazle eta dantzaria?
2025/06/09
Bernat Etxepare (Sarasketa, Nafarroa Beherea, 1480 inguru) Eiheralarreko erretore eta Garaziko bikario izan zen. Ezagutzen dugun euskarazko lehen liburua idatzi zuen, Linguae Vasconum Primitiae , 1545ean. Maiz eztabaidatu izan da idazle, poeta, bertsolari edo kantugile izan ote zen. Eragiketa hor...
Pastorala, Maskarada eta Astolasterra, egun bakarrean, Barkoxen
2025/05/06
Urte bat, maskarada bat eta pastoral bat. Hori da gaur egun, —salbuespenak salbuespen— Zuberoan jarraitzen duten ohitura. Irakurria dugu izan zirela lau eta bost maskarada ikusi ahal izan ziren urteak. Berdin pastoralekin. Alta, ikusi edo irakurri gabe genuen egun bakar berean eta arizale berdi...
Duguna - Iruñeko dantzarion izenaz eta izanaz
2025/04/28
Jadanik hilabete batzuk joan dira Duguna - Iruñeko dantzariak gure dantza taldearen 75. urteurreneko zirimola otzandu zenetik. Azken hilabeteak dezente lasaiagoak izan ditugu eta patxada horretatik, iaz gure urteurrena zeharkatu zuen gaietako bati jarri nahi nioke arreta.
Izan baita gure dant...
"Zuek, emazteek ez duzue deus ere balio"
2025/03/11
Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak ere badira, zenbait...
Herri inauteriak Naiz irratian 4: Añorgako dibertimendua
2025/03/04
Aitzpea Leizaolak azaldu digu Euskal Herriko inauterien artean bi aldaera ezberdintzen ahal ditugula. Batetik, aspalditik guganaino heldu baina aldioro berritzen direnak, eta bestetik, herri gogoak xaxatuta, berriki sortutakoak. Azken hauetarik da Añorgako dibertimendua. Eta Naiz irratiko inaute...
Herri inauteriak Naiz irratian 3: Iturengo joaldunak
2025/03/03
Inauteri ezagunik bada Euskal Herrian, horiek dira, besteak beste, Ituren eta Zubietako joaldunen inguruan ospatzen direnak. Sarri estereotipatuak, inauteriak astelehen eta astearteko jaiegun famatuak baino askoz ere gehiago direla dio Mikel Olazar Iturengo joaldunak, Naiz irratiko inauteriei buru...
Herri inauteriak Naiz irratian 2: Uztaritzeko kaskarotak
2025/02/27
Lapurdin egiten diren kaskarot errondetatik Uztaritzekoa da denboraren eta historiaren joan-etorriei ongien eutsi dionetakoa. XVIII. mendean lehen aztarna idatzietatik gaur egunera, kasik etenik gabe mantendu da ohitura hau herrian —bi Mundu Gerren arteko sakona barne—. Hartara, ez da harritzekoa N...
Maskaraden mintzoak 4: Maskaraden B aldea
2025/02/24
Maskaradak ikustera goazenean, behatzen errazenak diren gauzek deitzen digute arreta: aitzindarien jantzi eta puntu ederrak, beltzeriaren basakeria, xorrotxen ahots eztiak... Baina badira lehen begi kolpean antzemanen ez ditugun hainbat kontu eta interesekoak direnak, berdin. Mintzoak-eko bideoetan...
Orain arteko erantzunak
Aritz Ibañez Lusarreta - Berriz eta Garaiko nagusiak: erregelak eta jota 1986
2012/11/04
Ikaragarria! Nahiko nuke nikere adin horretan hola dantzatzeko gai izatea. Mila esker Andramarikoei!
Aritz Ibañez Lusarreta - Juan Arriola eta Arkaitz Miner: Hariari Tiraka diska berria
2012/11/04
Nik ere erosi nuen duela 2-3 aste eta oso txukuna da! Eta polita, era berean, Mikel Urbeltzek, Miner-ek berak Gari Otamendirekin Arrabots taldean, irekitako bidean [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
2012/11/04
Bikaina bideoa! Gaur egunekiko aldaketa zenbait ere ikusten dira (40 urtetan), tradizioa kontu bizia den erakusgarri bizia. Oier-ek aipatzen duen entseinariaz gain (bere dantzakera eta [...]
Aritz Ibañez Lusarreta - Nicolas Barneix, Santa Graziko 2011ko maskaradetako zamaltzaina hil da
2012/11/04
Kolpe latza berriz ere Santa Grazin eta Zuberoan oro har! Doluminak!
Aritz Ibañez Lusarreta - Zarauzko Mollarri eta Iratzarri dantza taldeek bat egin dute
2012/10/22
Berri ona!! Taldeak banatzea ezagutu izan dugu bereziki, baina kontrako bide aberasgarriagoa ere posible dela erakutsi duzue!
Aritz Ibañez Lusarreta - Dantza alderdi politikoen hauteskunde programetan
2012/10/19
Baten batek ba al daki Patxi Lopez eta Iñigo Urkulluz besteko hautagaiak dantzari izan ote diren inoiz?
Aritz Ibañez Lusarreta - Ni ere dantzan.com bizi naiz
2012/10/16
Dantzan.com bizi gara!! Facebook-en eta Twitter-en ere jarraitu dantzan.com!!
Aritz Ibañez Lusarreta - Harizti 2.5
2012/10/01
Eskertzekoa litzateke, dantzan.com euskerazko hedabidea den neurrian, albisteak ere euskeraz publikatzea...
Aritz Ibañez Lusarreta - Dantzan bizi, bizi gara dantzan.com!
2012/10/01
Zorionak!!! Eta ia orain denon artean hau epe luzerako proiektu egiten dugun!