Horrela dantzatzen da jota

2010/06/02

Alberiteko Espiral Folk elkarteak jarri du martxan Errioxako materia gabeko ondarearen artxiboa. Errioxako musika tradizionala, ahozko kultura eta folklorea bildu eta zabaltzea dute helburu. Dokumentazio eta multimedia artxibo ederrez osatuta dago webgunea.

Honako bideo honetan Neilan, Errioxan, 2007ko abuztuan egindako elkarrizketa baten irudiak jaso dituzte. Concepcion Fernandez eta Guadalupe Fernandez ageri dira etxeko atarian, eta jota nola dantzatzen den erakusten diote kamerari.

www.riojarchivo.com

Archivo del Patrimonio inmaterial de La Rioja
Música tradicional, cultura oral y folklore riojano
Asociación cultural Espiral Folk de Alberite

patxi
Anonimoak
2010/06/02 16:55

Horixe ba, hitzik gabe. Hausnartzekoa, gutzienez

Aritz Ibañez Lusarreta
Anonimoak
2010/06/02 13:37

Argi eta garbi esaten dute ba!

Patxi Montero
Anonimoak
2010/06/02 15:01

Ederra!

www.riojarchivo.com gunea ere bisitatu dut, eta merezi du.

Bideo honi dagokionean, gomendatzen dut jatorrizko orriko azalpen testua irakurtzea. Hemen lotunea: http://www.riojarchivo.com/video/jota-de-baile