Dokumentuaren akzioak
Otsagabia 1970 Modorro ikasten
1970. hamarkadan Otsagabiako dantzei buruz egindako erreportajea. Bonifacio Esandi eta Luis Cambra ageri dira lehenengoz euskaraz elkar agurtzen. Ondoren, herriko gaztetxo talde bat modorro ikasten ageri da. Erantzunetan Mintxok jakinarazi digunez TVEko Raices programakoa da grabazioa eta irakasle lanetan ageri dena Claudio Villanueva da, Muskiladako maiordomoa, ermitañoa eta dantza irakaslea. Otsoa, Youtube.
Dokumentuaren akzioak
Noizbait Raices sorta horren peskisan hasi beharko gara. Altxor ederrak baitaude hor. MIla esker Mintxo!
Irakasle lanetan diharduena nor den badaki inork? Eta ze dokumental edo programarako, eta nork grabatu zuen?
Ta buelta bakarra egiten dute, Patxi Arraras-ek dantza aldatu eta bi buelta (alde banatara bakoitza) sartu baino lehenagoko bideoa, beraz. Berreskuratu zezaketen Otsagabian lehengoko eredu zaharra...
Irakaslea Claudio Villanueva da. Ber zen Muskildako "mayordomo" edo ermitaño eta dantza irakaslea ere. TVEko RAICES programarako grabatu zen.