otsagi etiketa duten bideoak
Otsagabia 2023 Paseoa
Otsagabiko Muskildako Amaren dantzetako paseoa edo karrika-dantza duzue honakoa. Dantzariak leku batetik bestera joateko edo plazara sartzeko erabiltzen duten dantza da. Dantzariak bi lerrotan kokatuta mugitzen dira eta melodiaren erritmoa kaskainetekin laguntzen dute. 7an zein 8an dantza honekin sartzen dira plazara. Dantza honen urratsetan plazaren erdian kokatu eta ondoren dantzatzen dute ziklo osoa. Ama Birjinaren eguneko goizean dantzatzen dute gehienbat; herriko hainbat lekutatik eta ...