Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak

Orain arteko ekarpenak

Iruñeko III. dantzarien topaketaren kronikatxoa

2016/01/27

Maiatzaren lehenaren inguruan ospatzen dira urtero Iruñeko Txantrea auzoko jaiak. Egun horrekin bat, Iruñeko Dantzarien Mahaiak Iruñeko III. dantzarien topaketa antolatu zuen. IRUDAMAko kide garen heinean han izan ginen, zoluari baino gehiago, zeruari so. Izan ere, eguraldia ez genuen lagun i...

Gehiago irakurri

2015eko San Blas eguneko soka-dantzaren kronika, tenorez

2016/01/19

Hola, lasaiki, estresik gabe... Iazko otsailaren 3ko San Blas eguneko soka-dantzaren kronika zorretan genuen eta urtebeteko beranta pilatu baino lehen, ia poliki-poliki gure txoko hau eguneratzen goazen.  Memoriak huts egiten ez badigu, elur mehatxua genuen arratsalde hartarako Iruñean. Bai...

Gehiago irakurri

♫ Queer Olentzero, buruhandia, entendimentu gabia... ♫ ♪

2015/12/24

Aspaldian genbiltzan Olentzerori buruz hausnarrean. 1990ko hamarkadan hasi ziren gure txikiak abenduaren 23ro Mendillorriko Olentzeroren segizioan parte hartzen. Baina azken urteotan Mendillorrikoek bazituzten haien dantzari txikiak eta zer pintatzen genuen guk han? Bestetik, garaitxu berean has...

Gehiago irakurri

Horra, horra, gure Olentzero (emakumea)

2015/12/23

Iaz abiatutako bideari jarraituz , (baina irudi ederxeago batekin ;) aurten ere Olentzero pasiatuko dugu alde zaharreko karriketan barna, gaur berean. Olentzero eta Maridomingiri buruzko azken urteotako eztabaidak aintzat hartuz, Leitzako ereduari jarraitu diogu guk eta Olentzero emakumea karri...

Gehiago irakurri

Bi emanaldi eder egun bakarrean

2015/12/17

Bihar mitosia egin eta bitan bananduko gara. Film hartako ahizpek zioten bezala, zuek Donostira eta gu Iruñera! Bihar Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi omenduko dituzte Donostian, eta Gipuzkoako urrezko domina emanen diete. Juanan Iruñean jaioa denez eta biek ala biek Nafarroarekin lotura...

Gehiago irakurri

Egun bakarrean 3 kontinente kurritu zituen dantzaria

2015/11/26

Aurtengo urrian bete dira 50 urte, gure taldeko dantzariak, erraldoi eta kilikien konpartsarekin batera, New York-en dantzan ari izan zirenetik. Dantzari haietako batek (Alejandro Izkok) Iruñeko Udal Artxibategian eman dituen 27 argazkik piztu dute  berriz  efemeridearen txingarra, eta  azken...

Gehiago irakurri

Soka-dantza, euskararen eguna ospatzeko

2015/10/27

Abenduaren 3an ospatu ohi da euskararen nazioarteko eguna eta egun horren bueltan euskaltzaleen Topaguneak 2 urte daramatza "Euskarak 365 egun" ekimena bultzatzen. Ospakizun horretan, dantza momentutxoren bat nahiko luketela esan zigutenean, guk San Fermin Aldapakoaren egunez ematen dugun soka-dant...

Gehiago irakurri 1

Dantzaz beterik datoz aurtengo Sanfermin txikiak

2015/09/24

Bihar eguerdi aldera hasiko dira Iruñeko Nabarreria xokoan Sanfermin Aldapakoaren bestak. Guretako urteko garairik berezienetakoa da, asteburu horretako igandearekin plazaratzen ohi baitugu gure ezpata-dantza. Aurten ordea, bestelako lanak ditugu lehenxeago ere. Bere 150. urteurrena ospatzen da...

Gehiago irakurri

Joxemiel Bidadorren omenezko pastorala prestatzen ari gara Iruñean, urrirako

2015/05/08

Heldu den urriaren 10ean Joxemiel Bidador dantzari, ikertzaile, historialari, filologo, irakasle eta idazle iruindar zenaren omenez, pastorala emanen dugu Iruñean. Egun hori helburu prestaketa lanetan ari gara azken hilabeteotan. Iruñeko euskalgintzaren sinboloetako bat delakoan, Bidadorren pe...

Gehiago irakurri 2

Miarritzeko San Martinen ezpata-dantza 2014: Ezpata esku batean ta gure geroa bestean

2015/05/05

Pasa dira hilabete batzuk (bost hain zuzen) iazko azaroaren 9an, Maritzuli konpainiak gonbidatuta, Miarritzeko San Martinen ezpata-dantzan aritu ginenetik. Iñaki Zugastiren argazki ederrak probestuta, egun hartako kronikatxoa hona. Zenbait asteburu lehenago gure ezpata-dantzari lanak i...

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

dugunadt on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!

Duguna dantza taldea on Argia: Besta Berri

2014/01/24

Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es/nws/es/musica/pamplona/auditorio_baluarte_sala_principal_08mm/besta_berri/SeleccionEntradas;jsessionid=Sv5yv08DTLvCLB7Gd0BcBkKpQnjjp5MhYnv7bChcVvZHGVzGw0JJ!1862236175!1014570936!1390573874943?sesId=15730104&codSTK=CAS!servicaixa

Duguna dantza taldea on San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/26

Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!

Duguna dantza taldea on Nik ere babesten dut dantzan.com

2013/03/05

Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu batekin. Guk ere gure babesa eman diogu!

Duguna dantza taldea on Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?

Biba dantzan.com!

2011/12/31

Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!