Dokumentuaren akzioak
Sanduzelaiko bestetan, laugarrenean aidanez!
2013an deitu gintuzten lehenbizikoz Sanduzelaiko bestetara, dantzara. Urte hartan emanaldia bukatu gabe itzuli behar izan genuen etxera, euria hasi zuelako -kasu gure dantzatzeko moduaren eta euriaren arteko loturari buruzko txisteak pentsatzearekin ere!-. Arantza hura oraindik gurutzatua genuen eztarrian. 2014ean Iruñeko dantzarion topaketa Sanduzelain izan zen eta beraz, ezin izan genuen emanaldi osorik egin. Iaz eurite unibertsala bota zuen eta Arga bazterreko auzora agertu baginen ere, Zodiak-a lokalean ahaztu genuen eta beste behin ere, ezin dantzatu.
Aurreko apirilaren 23a ere griskara aurkeztu zen. Berriz ere traste guztiak hartu, Sanduzelaira hurbildu eta zaparrada batek emanaldia bertan behera utziko ote zigun beldur ginen, baina zeruak bere mehatsua ez zuen gauzatu.
Gipuzkoako dantzen sorta batekin zabaldu genuen emanaldia: mamil-handiena, brokel-makilena, zinta-dantza eta uztai-txikiena. Dantzarien artean hainbat gaztetxo eta buruzagi lanetan, Ainara Ranera, Julen Fagoaga, Mikel Tristan eta Leire Leza.
Gipuzkoatik Bizkaira egin genuen jauzi eta Durangaldeko soka-dantza edo Erregelak plazaratu genituen jarraian. Itziar Perez aurresku eta Aritz Ibañez atzesku.
Norberak bere partea dantzatu eta Edurne Irigoien eta Iñigo Gartzia zerbitzariak gonbidatu bila irten ziren ikusle artera, ohore egiteko. Lehenengoa Aritz Romeo, Iruñeko zinegotzi eta taldearen aspaldiko laguna. Itziar-ek eta Aritz-en banango zaharra dantzatu zuten bere aitzinean eta sokan sartu zuten ondotik.
Ikusleen beldur aurpegien artean zerbitzariek Ihitz Iriart atera zuten dantzara, ondotik. Gora ta gora puntapijjue eta gorago zerue... batez ere Aritz-ek, bereziki motibatua baitzen!
Sokara itzuli eta dantzari bakoitzarendako gonbidatu bana lortu zituzten zerbitzariek. Ondotik, fandango eta arin-arinean haien dantzari dohainak erakutsi zituzten. Bere dantza saioa ikusita, Bolsoi ballet-aren deiak jaso eta jaso, telefonoa sutan zuela esan zigun Aritz Romeok. Normala, ederki aritu baitziren denak ere dantzan!
Emanaldiaren azken geldialdiak gurean egin genituen, Nafarroa aldean. Jaurrietako Axuri-beltza eman zuten neskek, dotore eta duhin, taldeko musikarien laguntzaz.
Zaraitzutik, pixka bat ipar-mendebaldera, Luzaide. Bertako inauteri-dantzak emanez, eman genion finitzea emanaldiari.
Emanaldi osteko merendu goxoa parez-pare jartzen dugu maila berean emanaldia bukatu ahal izateak eman zigun poztasunarekin. Dena bildu eta atseden hartzera, hurrengo egunean emanaldia baigenuen Baigorrin!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05