Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak

Orain arteko ekarpenak

San Blas eguneko soka-dantza Iruñean

2013/02/01

Heldu den igandean, otsailaren 3an San Blas eguna ospatzen da Euskal Herriko hainbat txokotan, baita Iruñean ere. Gure taldearen azken urteotako helburua da garai baten dantzak Iruñean zuen tokia berreskuratu dezala. Garai batean hiriko ospakizunetan egiten ziren dantza emanaldien erreferentziak asko dira artxiboetako dokumentoan eta ezagunak eta publikoak dira. Somatzen genituen hutsune horiek betetzen joatea jarri genuen gure jardunaren erdian eta San Blas eguneko hau izanen da hurrengo urratsa.

Gehiago irakurri

XVII Ezkaba mendiaren herri igoera: kronika

2012/11/13

Urteroko zita dugu Ezkaba mendiaren herri igoeraren osteko emanaldia. Aurtengoan, urriaren 28an taldeko txikiak izan ziren Udaletxe plazan Ezkaba mendia igo zuten mendizaleei harrera egiten. Hotzari aurre eginez, emanaldi polita eskeini zuten taldeko gazteek.

Gehiago irakurri

San Fermin Aldapakoaren dantzak 2012: kronika

2012/10/17

Fagurrinak larrazkeneko hosto nabarrak dantzarazten dituenean, dantzarazten dituzte San Fermin Aldapakoaren dantzariek ere haiek kriskitinak Iruñea zaharreko karriketan barna. Buruilaren 23an iratzarri ziren, beraz, kriskitinak laugarrengoz, San Fermin Aldapakoaren dantzak beste behin plazaratzeko.

Gehiago irakurri

Udako ibilerak kolpe batez

2012/10/15

Denbora arrapaladan doa eta lana pilatu zaigu uda partetik hona. Hartara, udako gure ibilerak kolpe batez azalduko ditugu hemen eta lixto!

Gehiago irakurri

Udako ibilerak kolpe batez

2012/10/11

Denbora arrapaladan doa eta lana pilatu zaigu uda partetik hona. Hartara, udako gure ibilerak kolpe batez azalduko ditugu hemen eta lixto! Ekainaren 24ean emanaldia egin genuen Iruñea ondoko Mutiloa-beheiti herrian. Bertako jaien kari, eguerdian dantzatu behar izan genuen eguzkiak bere indar guz...

Gehiago irakurri

San Fermin Aldapakoaren dantzak 2012

2012/09/19

Laugarren urtez karrikaratuko ditugu heldu den igandean, irailak 23 San Fermin aldapakoaren dantzak. Ohi bezala 11:30etan abiatuko gara Errotxapeako zubitik eta handik, Aldapako elizara abiatuko gara, prozesioa bitartean, San Ferminen irudia laguntzeko. 13:15ak aldera udal plazan eginen dugu ezpat...

Gehiago irakurri

San Fermin Aldapakoaren dantzak 2011: kronika

2012/09/12

Udazkenarekin bat helduko zaizkigu aurten ere San Fermin Aldapakoaren dantzak. Horretan pentsatzen ari ginelarik ohartu ginen iazkoaren kronika eta argazkiak zorretan genituela oraindik eta, hona zor hori kitatzeko saiakera, idazki honekin. Irailaren 25arekin (San Fermin aldapakoaren egunez, bera...

Gehiago irakurri

Larunbat honetan Ezpalak jaialdia Iruñean

2012/05/24

Larunbat honetan, maiatzak 26, Ezpalak dantza tradizionalaren zazpigarren jaialdia eginen dugu Iruñean. Urtero-urtero dantza genero ezberdin bat hartzen dugu gaitzat eta aurtengoan zinta-dantzak izanen ditugu protagonista. Tenerife, Katalunia, Araba eta Nafarroako taldeak izanen ditugu larunba...

Gehiago irakurri

Luhuson luxua

2012/03/22

Martxoaren 17arekin, eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak gonbidatuta, emanaldia eskaini genuen Luhusoko Harri-Xuri gelan. Goiz heldu eta ordurako esan ziguten ez zela sarrerarik aurreko egunetik. Horrek eta gelaren edertasunak urduritu gintuen pixka bat (onerako). Emanaldirako Nafarroako dantza...

Gehiago irakurri

Ikusgarria Luhuson martxoaren 17an

2012/02/27

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak eskatuta, heldu den martxoaren 17an dantza ikusgarria eginen dugu Luhusoko Harri-Xuri gelan. Nafarroako dantzen sorta bat, bai eta Gipuzkoako eta Bizkaiko ale batzuk erakutsiko ditugu, beraz, bertan. Emanaldia 20:30etan izanen da eta sarrerak 12 euroko prezioa du...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

dugunadt on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!

Duguna dantza taldea on Argia: Besta Berri

2014/01/24

Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es/nws/es/musica/pamplona/auditorio_baluarte_sala_principal_08mm/besta_berri/SeleccionEntradas;jsessionid=Sv5yv08DTLvCLB7Gd0BcBkKpQnjjp5MhYnv7bChcVvZHGVzGw0JJ!1862236175!1014570936!1390573874943?sesId=15730104&codSTK=CAS!servicaixa

Duguna dantza taldea on San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/26

Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!

Duguna dantza taldea on Nik ere babesten dut dantzan.com

2013/03/05

Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu batekin. Guk ere gure babesa eman diogu!

Duguna dantza taldea on Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?

Biba dantzan.com!

2011/12/31

Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!