Iruñea eta Eibar ezpata-dantzen hiriburu asteburuan
Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdiak Iruñean 10 urte eta Eibarren 11 bete dituen honetan, lehen edizio hartako protagonista berreskuratzea erabaki dugu. Hartara ezpata-dantzariz beteko zaizkigu larunbatean Iruñeko eta Igandea Eibarko karrikak. Larunbatean lanpetuta ibiliko gara, ...
Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdiak Iruñean 10 urte eta Eibarren 11 bete dituen honetan, lehen edizio hartako protagonista berreskuratzea erabaki dugu. Hartara ezpata-dantzariz beteko zaizkigu larunbatean Iruñeko eta Igandea Eibarko karrikak.
Larunbatean lanpetuta ibiliko gara, antolakuntzan baina batez ere dantzan. Duguna-Iruñeko dantzarion dantza eskolako txikiak ariko dira lehenbizi, haien irakasleekin batera zita hontarako espres atondutako ezpata-dantzen moldeko esperimentu batekin. Geroxeago eskolako 12 dantzari txiki Maritzuli konpainiarekin ere ariko dira Biarritzeko San Martinen ezpata-dantzan arku-dantzari.
Taldeko nagusienak ere ariko dira emanaldiaren bukaera aldera, Arrateko ezpata-dantzariekin batera eta nahasian. Aunitz-urtez ezpata dantza deitu diogu honi, 2011. urtean Argia dantzari taldearen izen bereko ikuskizunean estreinatu baikenuen bi ezpata-dantzen arteko nahasketa.
Dantzarien bidea desibiltzen
1856. urtean goierriko hainbat dantzarik Aralarko mendizerra zeharkatuz, oinez egin zuten Iruñerainoko bidea, bertan dantzatzeko. Guk bidea -autoz- desegin genuen atzo, Eibartarrekin batera, bide erdian -Beasainen- asteburuko lanak prestatzeko. Entsaio bat besterik ez zen izan, baina entsaio berezia, doike! Eskerrak eman nahi dizkiegu entsaioa bertan egin ahal izatea ahalbideratu zuten Aurtzakako Izaskun Salazar eta Mike Sarriegiri.
Euskal Herria, Andaluzia eta Inglaterrako taldeak
Iruindar eta Eibartarrekin batera, esan bezala, Biarritzeko Maritzuli konpainia eta Lesakako ezpata-dantzariak ere ariko dira Iruñean. Huelvako San Bartolome de la Torreko ezpata-dantzariek ere haien dantza berezia ekarriko digute eta Inglaterrako Newcastle-eko Kingsmen ezpata-dantzariak ere izanen ditugu Ezpalak jaialdian.
Hona Iruñeko jaialdiaren programa:
Iruñea. Maiatzak 28, larunbata
12:15ean Kalejira alde zaharreko karriketan barna.
12:30ean Ezpalak jaialdia Burgoen Plazan:



