Maritzuli dantza-konpainia – Biarritz, Lapurdi

2017/05/18
Maritzuli dantza-konpainia – Biarritz, Lapurdi

Maritzuli dantza-konpainia 1990ean sortu zenetik, Biarritzeko herriko etxearen sostengua dauka, baita Euskal Kutur Erakundearena eta Malandain Ballet Biarritz-zentro koreografiko nazionalarena ere. Claude eta Jon Iruretagoienaren zuzendaritzapean, Maritzuliren zereginetako bat euskal dantza ikertu, babestu eta transmititzea izan da, eta horretara datoz, esate baterako, San Martin eguneko ezpata-dantza eta Hergoiengo ihauteriaren berrezarpena.

Eibarko emanaldian XIX. mendeko Xaho, Herelle eta beste egile batzuen Zuberoako maskaraden deskribapenetan oinarrituta, XX. menderako egin daitekeen interpretazio bat planteatuko dute, batez ere zamaltzainen inguruko funtzio eta jolasei dagokiena. Iruñean Jon Iruretagoiena ariko da zamaltzain, Dugunako dantzariekin batera.