Kingsmen ezpata-dantza taldea – Newcastle (Ingalaterra)
Newcastle hiriko Kingsmen taldea Ingalaterrako ipar-ekialdeko rapper erako ezpata-dantzetan espezialdua dago. Jatorriz eskualde hartako ikatz-meatzarien dantzak izaki, bizkorrak, kementsuak eta unean-unean akrobatikoak ere suerta daitezke. Usadioari eutsi nahi izan diote Kingsmen taldekoek, eta emanaldi formaletan nola tabernetan inprobisatutako beste batzuetan ere hartzen dute parte.
Kingsmen ikasle talde baten ekimenez sortzen da, 1949. urtean, dantzan egin eta karitatezko helburuekin dirua biltze aldera. Gaur egun, Kingsmen Ingalaterrako dantza tradizionala egiten duten talde ezagunenetako bat da, eta rapper dantzak ez ezik, ezpata luzeen tradizioko dantzak ere egiten dituzte.