Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Dugunako dantzari txikiak beste behin Portugaleten

Dokumentuaren akzioak

Dugunako dantzari txikiak beste behin Portugaleten

2016/06/09 00:50

Aurreko ekainaren 4ean, azken urteetan bezala, dantzari txiki talde bat Portugaleteko Berriztasuna dantza taldeak antolatzen duen Txikien Dantzaldira bidali genuen. Honakoan dantzari koxkorxenei egokitu zitzaien Portugaleten dantzatzea eta estreinaldi bikoitza izan zuten beraz, Corteseko makila-dantzak eta zinta-dantza eman baizituzten plazan lehenbizikoz. 

Ohituta gaituzten bezala, Berriztasuna taldekoek harrera goxoa egin ziguten hamaiketako oparo batekin. Tripak beteta, Portugaleteko alkateak hartu gintuen ongi-etorria emateko eta hamaikagarren oroigarria oparitzeko. Mila esker!  Protokoloak utzi eta plazara atera ginen. Makilak hartu eta kalejirarako prest martxan jarri ginen. Hiru plazetan erakutsi zituzten dantzari gaztetxoek haien abilidadeak eta argi utzi zuten Cortes-eko dantzak menperatzen dituztela. Taldeko gaiteroen laguntza izan zuten horretan.

Azkenenko geldialdian Oñatiko dantzariekin batera fandango eta arin-arina dantzatu zuten gure dantzariek.

Eguerdian han hemenka banatu gintuzten bazkaltzeko. Bazkalostean Gregorio Uzquiano enparantzan elkartu gintuzten talde guztiak. Han bateko eta besteko musikariek erromeria ederra antolatu zuten eta gure gaztetxoek ederki pasa zuten dantzan autobusa hartu arteko denbora. 

Esker aunitz beste behin ere Berristazuna Talderari eta bereziki Roberto Larreari urtero gu hainbeste zaintzeagatik. ;)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Duguna - Iruñeko dantzariak

Duguna - Iruñeko dantzariak

Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.

 

Duguna - Iruñeko dantzariak

Maiatzaren 2a karrika, 9 behea

31001 - Iruñea

Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus