Orain arteko ekarpenak

Portugalera goaz dantzara!

2018/08/01

Portugalera goaz dantzara!
Portugaleko Viana do Castelorako bidea hartuko dugu ostiral goizean. Bertako fregesia den Santa Marta de Portuzeloko nazioarteko dantza jaialdian parte hartzera. Zuberoako pastoralen urrutiko ahaidea da Viana do Casteloko Auto da Floripes . Gisa honetako herri antzerkietan gertatzen ohi den beza...

Gehiago irakurri

Talde osoa dantzan

2018/07/30

Talde osoa dantzan
San Juan egunarekin  —beraz, gure soka-dantzaren biharamunean — egin dugu aurten Dugunako dantzarion eguna. Duela 2 urte hasi ginen ikasturte amaierako emanaldi hau antolatzen, eta urtean zehar dantzari eskolako txikiek ikasitakoa erakusteko balio digu, besteak-beste. Ia 80 dantzari eta musikari ...

Gehiago irakurri

Sanjuan bezperako soka-dantza, batukada erritmoan

2018/07/26

Sanjuan bezperako soka-dantza, batukada erritmoan
Larunbatarekin heldu zaigu aurten ekainaren 23a eta horrek lasaitasuna dakar. Izan ere, larunbatean berean — goizean-goiz, eguerdiko eguzki kolpea sahiestearren —  joan gara lore biltzera Artika aldera. Iruñean ezagun samarra den esaerak dio: La procesión de Artika, dos chicos y una chica, hain ba...

Gehiago irakurri

Gauargi jaialdian parte hartuko dute gure txikiek

2018/07/18

Gauargi jaialdian parte hartuko dute gure txikiek
Ezpeleta erdigune duen Gauargi gaztetxoen dantza jaialdian parte hartuko dute gure dantzari txikiek bihartik aurrera. Ez da gauza ohikoa, normalean ekaina ondarrean amaitzen baitugu txikien taldearen ikasturtea eta urrira arte ez dugu berriz hasten. Maritzuli konpainiako Iruretagoiena aita-seme...

Gehiago irakurri

Donibane Lohizunen, heldu eta gazte

2018/07/17

Donibane Lohizunen, heldu eta gazte
Besta Berri egunez, ekainaren 3arekin aurten, Donibane Lohizunera abiatu gara, autobusa bete dantzari, txiki nahiz heldu. Begiraleak taldeko lagunek Udaberria Dantzan jaialdia antolatu dute beste behin eta gu gonbidatu,  Gasteizeko Jare,  Añorgako Arkaitz,  Ezpeizeko Xiberoko Jauna,  Erandioko Trab...

Gehiago irakurri

Lepo beteta datozkigu 2018ko Sanferminak

2018/07/05

Lepo beteta datozkigu 2018ko Sanferminak
24 ordu baino gutxiago falta da Iruñean besta leher dadin. Eta besten osagarri ezinbestekoa da dantza. Dantza goizez, dantza gauez, dantza karrikan, dantza estalpean, plazako dantza eta dantza errituala. Denetarik bada Sanferminetan. Guk ere badugu zer egina heldu den egunetan. Hona Iruñeko dantzar...

Gehiago irakurri

Ezpalak 2018: Giza-gazteluak Iruñeko Gazteluko plazan

2018/06/17

Ezpalak 2018: Giza-gazteluak Iruñeko Gazteluko plazan
10 urtean behin izaten da. 10 urtean behin euria izaten dugu Iruñeko Ezpalak jaialdian. 2008an izan genuen , arkuak txirikordatu genituen urtean eta aurten ere izan dugu. Eta ez nolanahiko zaparrada! Baina egitekotan, egin dezala ongi! Hartara, goiz-goizetik erabaki genuen jaialdia estalpean egite...

Gehiago irakurri

Adio, Karla laguna!

2018/06/10

Adio, Karla laguna!
Eguna eguzkitxu esnatu zaigu Iruñean, baina laster goibeldu zaigu. Goiz erdian hartu dugu deia: Karlos Iriarte zendu da! Min garratzez eta penaz bete zaigu gogoa, baina baita oroitzapen ederrez ere. Aspaldi hasi zen Karla — horrela deitzen zioten lagunek — eta gure taldearen arteko harremana. Mi...

Gehiago irakurri

Karlos III.aren gurutzea, eta belauntxingoa, Arregi eta Urbeltzendako

2018/06/05

Karlos III.aren gurutzea, eta belauntxingoa, Arregi eta Urbeltzendako
Nafarroa (Garaiko) Gobernuak Karlos III.aren gurutzea eman zien maiatzaren 12an Marian Arregiri (hilondokoa) eta Juan Antonio Urbeltzi, besteak beste,  folklorearen erroak ikertu eta osagai tradizioanalak trasmititu, birsortu eta artistikoki aurkezten egindako lana eskerga aitortzeko.  Uxu...

Gehiago irakurri

Done Nahianten omenez dantzan

2018/05/30

Done Nahianten omenez dantzan
Ez dago beti dantzarako aitzaki beharrik. Estakururik gabe ere dantza dezakegu, gogoa ematen digulako. Done Nahiant-en omenez. Horixe bera egin zuten gure txikiek joandako maiatzaren 6an, Sanfermin ikastolako dantza ikasleekin batera. Abisurik eman gabe, kasik ezkutuan eta gogoa eman zielako, Burgu...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Duguna - Iruñeko dantzariak - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/01

Doluminak Oñatiko dantzariei eta bereziki Irizar familiari (Maite eta Mikeli). Txutxinek erakutsitako ereduaren bitartez, gurekin izanen baita hein batean, dantzan ari garenean. Ez adiorik!

duguna iruñeko dantzariak - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Gure taldearen azken urteotako bilakaeran garrantzi handia izan zuen Jesus Pomaresek. Aholkulari, jantziegile, iradokitzaile... zenbat ordu ez genituen pasako bere karrika Berriko dendaren atze hartan. [...]

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Atzoko arratsalde hondarretik akordeoi doinu ezinago ederren oroitzapenez bete zaigu burua eta aitzitik, bihotza urratu. Zuk erakutsitako bidetik jarraitzen ahaleginduko gara, zure doinuen uhinetan dantzan, [...]

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Bi sarrera zozketan Iruñean Martin Zalakain ikusteko

2018/01/12

12:00etan puntuan zozketa egin eta gure orban gabeko eskuak hautaturik, Josu Solak eskuratu ditu Martin Zalakain ikuskizunerako sarrerak. Zorionak! Eta gainontzeko parte-hartzaileei, mila esker!!!

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Eta trokeo dantzak plazaratu genituen!

2017/09/26

Mila esker Patxi! Ez da gauza txikia esaten diguzuna!

Duguna - Iruñeko dantzariak - ...ozenki esan dezagun, eskerrik asko Bidador!! (Barañain, Gotaine eta Bilbo: kronika hirukoitza)

2016/05/02

Mila esker zure erantzunagatik, Jesus. Arrazoi duzu diozun horretan, pastoralak bere testuinguruan du zentzurik handiena, jendeak ezagutzen baitu eta badakielako nola jokatu. Iruñean izan genuen [...]

dugunadt - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!

Duguna dantza taldea - Argia: Besta Berri

2014/01/24

Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es[…]4&codSTK=CAS!servicaixa

Duguna dantza taldea - San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/26

Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!