Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Portugalera goaz dantzara!

Dokumentuaren akzioak

Portugalera goaz dantzara!

Portugalera goaz dantzara!

2017an Konk Kernen izan ginen (Bretainian), aurten Viana do Castelon izanen gara (Portugal)

Portugaleko Viana do Castelorako bidea hartuko dugu ostiral goizean. Bertako fregesia den Santa Marta de Portuzeloko nazioarteko dantza jaialdian parte hartzera.

Zuberoako pastoralen urrutiko ahaidea da Viana do Casteloko Auto da Floripes. Gisa honetako herri antzerkietan gertatzen ohi den bezala, antzerkiak, kantak, dantzak, bertsoak eta musikak egiten dute bat. Modu honetan antzezten dute beraz, Karlomagnoren eta Frantziko hamabi pareen istorioa, turko eta kristauen arteko lehiaren bitartez azaldua eta zeharka bada, ere Nafarroarekin ere harremana badu —azaldu digutenez—. Zuberoan ez bezala, Floripeseko auto hau urtero errepikatzen dute argumentu berdinarekin, eta hain zuzen ekitaldi honen antolatzaileek egin digute bertara joateko gonbidapena.

Auto da Floripes 1
Argazkia: Núcleo Promotor do Auto da Floripes

Auto da Floripes 2
Argazkia: Núcleo Promotor do Auto da Floripes

Ostiraletik bagoaz ere, igandean izanen dugu gure emanaldia, iluntzeko 21:30etan. Bertan, Sanferminetako troke-dantzak eta Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza emanen ditugu. Hori baino lehen, Floripeseko autoa ikusteko parada izanen dugu, igandean 17:00etan.

Konk Kerne 2017_00

Bueltakoan kontatuko dizuegu!

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.