Lepo beteta datozkigu 2018ko Sanferminak

2018/07/05
Lepo beteta datozkigu 2018ko Sanferminak

24 ordu baino gutxiago falta da Iruñean besta leher dadin. Eta besten osagarri ezinbestekoa da dantza. Dantza goizez, dantza gauez, dantza karrikan, dantza estalpean, plazako dantza eta dantza errituala. Denetarik bada Sanferminetan. Guk ere badugu zer egina heldu den egunetan. Hona Iruñeko dantzarion agenda:

  • Uztailak 6, ostirala, 13:30, Foruen plazan: Iruñea eta Iruñerriko dantza taldeon emanaldia (Gipuzkoako soka-dantza eta Arizkungo dantzak).

  •  Uztailak 7, larunbata, 9:45, Udal plazatik: Prozesioa eta ondotik,  -14:30 inguruan- Sanferminetako trokeo-dantzak.

  • Uztailak 8, igandea, 11:00etan Gazteluko plazan: Jauzien jaia, Duguna-ko musikarien doinuekin. Ondotik, Duguna eguna. Bazkaria eta 17:30ak aldera, Euskaraokea, zuzeneko musikarekin...
  • Uztailak 10, asteazkena, 12:00etan Barkillogileen plazan: Dantza-bermuta dantzari txiki eta gaztetxoekin.

  • Uztailak 12, asteartea, bazkaria eta postrerako, erromeria.
  • Uztailak 13, ostirala, 11:00ak aldera, Iruñeko erraldoi konpartsak bisita eginen digu eta balts bat eskaini.

  • Uztailak 14, larunbata, 10:45etan Udal plazatik: Zortizurrena. Ondotik -13:30ak inguruan- Sanferminetako trokeo-dantzak.

 Aurtengoak Karlosen alde!!!