Orain arteko ekarpenak
Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Maritzuliren omenez
2026/06/23
Soka-dantza plazara ateraz ospatuko dugu aurten ere San Juan bezpera, eta beraz, urteko egunik luzeena —nahiz eta tenperaturak aintzat harturik, gaurik luzeena ospatuko genukeen gustora —. Azken urteotan uda-buruko soka-dantza hau hainbat talde, erakunde edo lagun omentzeko probestu dugu eta orain...
Nafarroa Behereko Dantza-luzearekin jostatuko gara, Duguna Egunean
2026/05/22
Dugunako dantzarion eguna eginen dugu bihar, maiatzak 23, eguerdi aldera Iruñeko Burguen plazan. Ohi bezala, emanaldian Dugunako dantza eskolak eta helduen dantza taldeak parte hartuko dute. Helburua da urtean zehar landutakoaren lagin txiki bat erakustea hurbilduko direnei. Gainera, azken urteotan...
Ez daudenen oroimenez
2026/05/17
Azken hilabete luzeetan, gazterik joan zaizkigu taldeari ekarpen handia egin zioten bi pertsona. Carlos Aleman eta Iñaki Dominguez . Biak ere gure taldean ibilbide luzea egindakoak, San Lorenzoko dantzarietan ere aritu izan ziren behin dantzari beterano bilakatuta. Horregatik, joandako udazkenea...
Bi soka-dantza egun berean, Gaztedi omentzeko eta Aberri egun bateratuaren alde
2026/04/20
Aspaldi samarretik lotua genuen martxoaren 28ko emanaldia Bilboko Loraldia jaialdiaren baitan. Santutxuko Gaztedi dantza taldeak 75. urteurrena ospatzen ari baita eta bi taldeon hamarkadetako harremana gogoan, elkarrekin dantzatzeko gonbidapenari nola ezetz esan?
Baina duela zenbait aste, Euskal ...
San Blaseko soka-dantzarekin esnatu da hartza, heldu da inauteria
2026/03/13
Otsail hastapeneko egunak egun iragarleak dira: Kandelario, San Blas, Santa Ageda... Argia eta udaberria berehala etorriko ote diren edo ez ebazten da egun horietan. Aurtengoan berriz ere hartza atera dugu karrikara gure soka-dantzaren aitzinean iragarpena egin diezagun. Bere lozorrotik bixi ernatu...
Trokeo-dantza berria mustu dugu Zizurkilen
2026/02/26
Ezohiko urtea izaten ari da. Normalki, urtarrilean eta San Blas egunera arte ez dugu mugimendirik izaten eta aurten, urteko lehen hilabetea bukatu baino lehen bi aldiz dantzatu gara. Kasu honetan, bertako Bukalai dantza taldeak gonbidaturik, Zizurkilen dantzatu gara urtarrilaren 31n.
Gure trokeo...
Ongi pilotan eta sendoki dantzatzen...
2026/02/24
Iruñeko Udalak, beste hainbat erakunderekin batera —Nafarroako Pilota Federazioarekin batera, besteak beste — Iruñearen euskal pilotaren hiri-buruzagitza proiektua aurkeztu du urtarrilean.
- Pilotarekin zerikusia duen dantzaren bat dantzatuko zenukete proiektuaren aurkezpenean?
Ordezkar...
Gerardo Lezea joan zaigu
2026/02/08
Poliki-poliki argia zabaltzen eta udaberri zantzuak igartzen hasten garen egunak negutu zaizkigu atzo, Gerardo Lezea Iabar-en heriotzaren berri izan dugunean. 1932 urtean sortua gure taldearen hastapenetatik geratzen zen dantzari apurretakoa genuen. Iruñeko Kale Nagusian sortua, Oberenako dantzari ...
Iruñea eta Nablus-eko sokak korapilatu ziren eguna
2025/12/31
Jaun Done Saturdi egun berezia izan da aurtengoa. Arrazoi ezberdinengatik. Horietako lehenengoa ez dugu salatuko baina begi zorrotzagoa dutenak konturatuko dira, agian. Bigarrena da, eguna Nablus-eko — Zisjordania (Palestina) — Hattah dantza taldearekin partekatzeko aukera izan dugula.
Goiza ...
Tolosa-Iruñea konexioa biziberritzen
2025/12/29
Badira Tolosa eta iruñea lotzen duten zenbait hari —agian gehienontzako garrantzia handiegirik gabeak —. Tolosa Gipuzkoako hiriburu izan zen eta Iruñea Nafarroa Garaikoa izaten jarraitzen du. Iruñeko Udalak 1913an deitu zituen Tolosako Udal txistulariak lehenbizikoz, San Ferminetan jo zezaten eta ...
Orain arteko erantzunak
Duguna dantza taldea - Nik ere babesten dut dantzan.com
2013/03/05
Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu [...]
Duguna dantza taldea - Ni ere dantzan.com bizi naiz
2012/10/16
Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?
Anonimoak - dantzan.com itxi beharrean gaude
2011/12/31
Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!