Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko ekarpenak

Zuberoako maskaradak urtez urte

2020/01/15

Altzürüko gazteek emanen dituzte 2020ko maskaradak heldu den otsailaren 9tik aitzina. Memoriak hutsegiten ez badigu iaz Urdiñarbeko gazteek eman zituzten eta duela 2 urte Muskildikoek. Baina... duela 3 urte? Eta duela 4? Eta zein izan zen Altzürüküko gazteek maskaradak muntatu zituzten azken ...

Gehiago irakurri

Xabierko gazteluan, eskeletoak dantzan

2019/03/25

Aspaldiko partez bisitatu dugu Xabierko gaztelua martxo hasieran. Ganbaraz ganbara, gurekin zetozen iparraldeko lagunei azaldu dizkiegu Xabierko Frantziskoren ibilerak, bere anaia Amaiurko gazteluaren defendatzaileetarik bat izan zela eta ohiko topikoak. Bapatean, burnizko hesiz itxitako kaperatxo ...

Gehiago irakurri

Lotuneak: Sorginak, Satanak, Dumollet jauna eta haurren lauhazka

2016/11/04

Garai batean Lotuneak izeneko post serie bat argitaratu nuen, beste herri batzuetan ere topatu izan ditudan hainbat euskal doinu tradizional bilduz (Ferreries-eko jaleoa eta Cortes-eko jota , The Galway piper - La Matelote - Matelota, Ekialdeko arin-arinak , Okzitaniako i nauterietatik San Ferm...

Gehiago irakurri 2

Biba Txantreako Neska-mutil nagusiak!

2016/04/27

Duela 20 urte bersotu zuten Iruñeko Txantreako auzoan maiordomoen usantza. Garai bateko Magdalena auzo zaharreko festetan, jaiak antolatzeko arduradunak hautatzen zituzten mutil gazteek -musika kontratatzea, merenduak antolatzea, ordainketak egitea... zuten ardura nagusi- eta ohitura horretan oina...

Gehiago irakurri

Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia

2016/03/31

Kasik bi urte dira Joxemiel Bidador - Iruñeko euskaldunak pastoralaren proiektuarekin hasi ginela. Egun hauetan, emankizunen bigarren itzulian buru-belarri sartuta, eta egitasmo honen argiak itzaltzeko emanaldi bakar baten faltan, bilan bat egiteko una egokia iruditu zait. Nire bizipen pastoralero...

Gehiago irakurri 2

Maskarada berriak, betiko maskaradak

2016/02/01

Udaberri zaporeko urtarrila honek utzi digun asteburuetako bat probestu dut, Muskildin, Sohüta-Hokiko gazteek atondutako maskaradak ikustera joateko. Emanaldiak hasi aitzineko elkarrizketek ikusmina sortu zidaten: Xorrotxik ez zela izanen eta haien ordez artzaintsa eta axuriak plazaratuko zituz...

Gehiago irakurri

Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza

2016/01/04

Azken egunotan nire burua ere aspertu dut Baltasarren belztasunaren inguruko eztabaidetan parte hartzen. Baina zer galdu zait niri eztabaida horietan? Ba aizue, ezin sahiestu! Alta, sare sozialetan zaila da batek pentsatzen duena nahi bezala garatzea. Beraz, gogoeta hau terapia gisa erabiltzea erab...

Gehiago irakurri 2

Bolant goiza, Luzaiden

2015/04/20

Bigarren aldia nuen aurtengoa Luzaideko Bolant-egunean eta aurrekoarekin alderatuz, euririk ez zuen ari behintzat. Eguerdi parteko dantzak karrikan ikusiko genituen beraz! Goiz joan ginen, goizean-goizeko puska biltza ez galtzeko asmoz. Hala ere, Luzaideko gasolindegira heltzerako, Ziganteak, Gorri...

Gehiago irakurri

Plazako dantzen sukarra Iruñea aldean

2015/03/12

2011. urtean abiatu zuten Iruñean Karrikadantza ekimena Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako EDB elkarteek eta zenbait norbanakok, eta orduz geroztik egin du bere ibilbidetxoa. Batzuetan arrakasta handiagoz, besteetan gutxiagoz. Batzuetan toki batean, besteetan beste batean. Batzuetan karri...

Gehiago irakurri 2

"Nafar Folklore Funtsa" elkarte misteriotsua

2015/02/25

Urtarrila hondarrean izan nuen Nafar Folklore Funtsa izeneko ekimen (niretako) misteriotsuaren berri, Iosu Royo-ren eskutik. Nafarroako Mezenasgoaren Legean onartutako gizarte intereseko proiektuak ezagutzera eman zituzten orduan eta ondarearen sailean agertzen ziren lau proiekturen atzean zegoen N...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzaren Nazioarteko Eguna Barañain-en

2007/04/25

Barañaingo Auditorium-ak ere prestatu du egitarau berezia egun horretarako (apirilaren 29an). Helbide honetan informazio gehiago:

http://www.auditoriobaranain.com/fitxak/diainternazionaleusk.htm

ZORIONAK!!!!

2007/04/20

Nik bertan egoterik izanen ez dudan arren, zorionak eman nahi dizkiet Orritz taldekoei zein laguntza eman dien NEDBri antolatu duten egitarauagatik. Den dena ongi atera dadila!

Mozorrotzeen kronika bat

2007/02/21

Oso kronika polita Oier.

Ni igandean Lesakara joatekotan izan nintzen, baina futbola zegoen eta ezin. Atzo Goizuetara joatekoa nintzen, baina gurasoak oporretatik bueltan zetozen eta haien bila joatea tokatu zitzaidan. Azkenean ez batera ez bestera.

Etorriko dira inauteriak datorren urtean ere. Beharko!

Arrazoi duzu

2007/01/26

Ados. Urbeltz-ek egin duena bezalako lan mardula (edo beste hainbat lan mardul) esaldi batean laburbiltzeak, noski, horrelako esaldi "karikaturizatuak"-edo asmatzeko arriskua dakar. Zenbaitek gainera, horrelako esaldiak (eltxo eta ezpata-dantzariena ez da nik asmatutakoa) lan mardul horiek desprestigiatzeko erabiltzen ditu, eta ez zen hori nire intentzioa inondik-inora.

Egia da, zuk diozun gisan, esaldi edo adibide konkretuez haratago, lan interesgarria dela Urbeltz-ena bere osotasunean, erakusten baitigu ez garela batzutan uste izan dugun bezain "martzianoak".

Intsektu dantzariak

2007/01/25

Dantzen inguruko sinboloei buruzko ideirik ere ez dugunondako harrigarri xamarra suertatzen da durangaldeko ezpata-dantzariak eltxoak direla irakurtzea, adibidez. Gero, Urbeltz-en liburuak irakurtzen hasi eta ikusten hasten zara adibide eta konparazio zenbaitek bere logika ere badutela (beste batzuetan gogorrako egiten da ulertzea edo buruan sartzea).

Nik baino gehiago dakizuenok, zer iritzi duzue?

Eratsungo Ihauteriak

2007/01/13

Atzo egunkarian irakurri nuenez, Eratsunen ez dute ihauterik eginen aurten. Herrian zuten ostatua itxi zuten iaz eta ostaturik gabe parrandarik ez, omen. Soziedade bat badute, baina hala ere herriko gazteak ez dira ihauteriak prestatzera animatu.

Re: Euskal Herriko Dantzari Eguna Iruñean

2003/05/01

> Dantzari Egunari buruzko mezu kritiko bat irakurri daiteke "hemen,":http://groups.yahoo.com/group/dantzan/message/700 posta zerrendan.

Erabat ados nago Oierrek errandakoarekin. Tamalez urte batzuetatik hone euskal dantzaren inguruan mugitzen garenon imaginazioa lo dago. Ikusi bertzerik ez dago Iruñeko Dantzari egunean plazaratuko den errepertorioa:1978an egin zen errepertorio bera. Egia da zerbait sinbolikoa izaten ahal dela, baina Oier-ek aipatzen duen nostalgia horrekin erabat lotuta dago. Edo ez al duzue uste 25 urte ondoren zerbait berria egiteko kapaz izan beharko ginatekela. Egia da ere Nafarroako Gobernuak ukatutako laguntzak eta EDB-ren Nafarroako ordezkaritzan ematen ari den eztabaidak zerikusia izan dezakeela horretan. Hala izanik ere uste dut gure izaera guztia eta lan egiteko modua berriz planteatu beharko genukeela. 2003garren urtean gara, baina duela 15 urteko lan moldeekin funtzionatzen dugu. Uste dut gure buruarekin kritiko izan behar garela, eztabaida sortu beharra dagoela, euskal dantza tradizionalak bizi duen krisia (guk, dantzariok, sortutako krisia), amaitu ahal izateko.

Segi bizkor
Aritz