Euskal Herriko Dantzari Eguna Iruñean

error while rendering plone.documentbyline

DANTZARI EGUNA 2.003, IRUÑA, 2003-06-29

EGITARAUA:
10.30etan: Taldeei harrera
11.00etan: Desfilea (Alde Zaharreko kaleetatik)
12.30etan: Dantza saioa:

AGINTARIENA.
BIZKAIA:
1.Zortzinango.
2. Makil joko.
3. Txotxongillo.

ARABA:
1. Arbol.
2. Jota.

GIPUZKOA:
1.Zinta Dantza.
2.Uztai Txiki.
3.Agurra.

IPARRALDE:
1.Aintzina Pika.
2.Gabota zaharra.
3.Ostalerrak.

NAFARROA:
1.Baztango zortzikoa.
2.Aunitz urtez.

LARRAIN DANTZA (HERRIKOIA)
TXULALAI (HERRIKOIA)
FANDANGO ETA ARIN ARIN (HERRIKOIA)
ZAZPI IAUZI (HERRIKOIA)

15.30etan: Bazkaria.
16.30etan: Erromeria.

Oier Araolaza
Anonimoak
2003/04/24 17:08

Dantzari Egunari buruzko mezu kritiko bat irakurri daiteke hemen, posta zerrendan.

Aritz Ibañez Lusarreta
Anonimoak
2003/05/01 23:40

> Dantzari Egunari buruzko mezu kritiko bat irakurri daiteke "hemen,":http://groups.yahoo.com/group/dantzan/message/700 posta zerrendan.

Erabat ados nago Oierrek errandakoarekin. Tamalez urte batzuetatik hone euskal dantzaren inguruan mugitzen garenon imaginazioa lo dago. Ikusi bertzerik ez dago Iruñeko Dantzari egunean plazaratuko den errepertorioa:1978an egin zen errepertorio bera. Egia da zerbait sinbolikoa izaten ahal dela, baina Oier-ek aipatzen duen nostalgia horrekin erabat lotuta dago. Edo ez al duzue uste 25 urte ondoren zerbait berria egiteko kapaz izan beharko ginatekela. Egia da ere Nafarroako Gobernuak ukatutako laguntzak eta EDB-ren Nafarroako ordezkaritzan ematen ari den eztabaidak zerikusia izan dezakeela horretan. Hala izanik ere uste dut gure izaera guztia eta lan egiteko modua berriz planteatu beharko genukeela. 2003garren urtean gara, baina duela 15 urteko lan moldeekin funtzionatzen dugu. Uste dut gure buruarekin kritiko izan behar garela, eztabaida sortu beharra dagoela, euskal dantza tradizionalak bizi duen krisia (guk, dantzariok, sortutako krisia), amaitu ahal izateko.

Segi bizkor
Aritz