Nafarroako Dantzari Eguna Irurtzunen
error while rendering plone.documentbyline
Nafarroa osoko 20 talde inguru hurbilduko dira Sakanara Nafarroako
Dantzari Eguna ospatzera. Irurtzungo Orritz dantza taldea ari da
Nafarroako Dantzari Eguna antolatzen Nafarroako Dantzarien Biltzarraren
laguntzarekin.
Arratsaldeko 17.00etan hainbat herritan
Saka(ba)natuko dira dantza taldeak eta 45 minutuko emanaldiak eskainiko
dituzte. Ondoren Irurtzunen bildu eta ekitaldi nagusia burutuko dute
Irurtzungo plazan.
Hona talde bakoitza Sakanako zein herritan arituko den dantzan arratsaldeko 17.00etan:
- Etxarren: Amaiur (Iruñea)
- Etxeberri: Elai-Alai (Lakuntza), Ardantzeta (Noain) eta Gure Txokoa (Bera)
- Hiriberri: Txori-Zuri (Berriozar)
- Irañeta: Rokamador (Zangotza)
- Uharte-Arakil: Agoizko dantza taldea
- Arruatzu: Basakaitz (Iribas)
- Lakuntza: Muthiko Alaiak (Iruñea)
- Arbizu: Oberena (Iruñea)
- Iturmendi: Mikelats (Atarrabia)
- Urdiain: Erriberri, Tafalla eta Orbaibarko dantza taldeak
- Altsasu: Iruña taldea
- Ziordia: Harizti (Barañain)
- Irurtzun: Otsagabia, San Lorenzo (Iruñea) eta Mendianike (Ablitas)
Nafarroako-Dantzari-Eguna-2007 tagged map by user - Tagzania
- 17.00 Sakanako herri bakoitzean Dantza emanaldia
- 19.00 Kalejira Irurtzunen.
- 19.30 Ekitaldi Nagusia.
- 20.30 Patxi eta Konpania
- 22.30 Afaria
- 01.00 Gaupasa Trikiziorekin
- 04.30. DJ Bertxo
19.30etan Irurtzungo plazan egingo da emanaldi nagusia. Dantza talde guztiek batera egingo dituzte zenbait dantza eta beste dantza batzuk talde batzuk egingo dituzte bakarrik. Honako egitarau hau dago aurreikusita ekitaldi nagusirako.
- Agintariena (Talde guztiek)
- Agurra (Urizar aita-semeak)
- Ihabar-eko ingurutxoa (Ihabar-eko dantzariek)
- Maiatzeko erregiñek (Irurtzungo abesbatzak lagunduta)
- Sorgin-dantza (Sakanako dantzari txikiak)
- Igitai-dantza (Talde guztiek)
- Jota de Tudela (Talde guztiek)
- Larrain-dantza (guztiei irekita)
Bitxikeri moduan aipatzeko da da Nafarroako Dantzari Egunerako prestatu duten kartelean bere burua ezagutu dutela Eibar eta Elgoibarko zenbait dantzarik.