Morris dantzak, jatorria eta metafora
error while rendering plone.documentbyline
Morris dantzak mairuen dantzak bezala itzul daiteke eta Urbeltzen iritziz "mairu" hitz horren atzean Islama bera baino milaka urte lehenagokoa den metafora ezkutatzen da. Txintxarriz ondo hornituta eta zapi-dantzak eginez, udaberri oro iristen diren intsektuen aurkako dantza erritual gisa hartzen ditu ikertzaileak morris dantzarien dantzak.
Morris men-ekin batera tradizioan ohikoak izan dira bi maskara berezi: fool-a edo eroa, eta hobby horse izenekoa, gonadun zaldikoa. Bi pertsonaia horien atzean ezkutatzen den metafora argitzen saiatzen da Juan Antonio Urbeltz liburu honetan.Europako folklorean morris dantzariak ez daude bakarrik. Izan ere, antzeko talde zeremonialak dira Errumaniako calusariak edo euskal ezpata-dantzariak, otiak edo ezpatak eragindako eraso nekagarriari aurre egiteko antolatutako dantza erritualak egiten dituztenak.
Pamiela argitaletxearen eskutik argitaratu da Juan Antonio Urbeltzen liburu berria. Aipatzekoa da Morris dantza taldeen Morris Ring elkartearen webgunean jaso dutela dagoeneko argitalpenaren berri.