Dokumentuaren akzioak
Inauteriak 2007, hasi dira esnatzen mozorroak
Kantabriako Silió herrian urteko lehen igandean ospatu ohi dira inauteriak, La Vijanera izeneko festa ikusgarriarekin gainera, eta beraz haiek bota dute dagoeneko suziria, baina Euskal Herrian asteburu honetan abiatuko dira goiztiarrenak. Hain zuzen ere Nafarroan, Utzin eta Eratsunen asteburu honetan, urtarrilaren 13an eta 14an ospatuko dira inauteriak. Lapurdin ere asteburu honetan asiko dira etxez etxeko eskean eta puska-biltzean.
Leitzan ere goiztiarrak izaten dira inauteriak, urtarrilaren hirugarren igandean, eta ondorengo astelehen eta asteartez ospatzen dira inauteriak bertan. Eta Ituren eta Zubietan berriz urtarrileko azken igandearen ondoko astelehen eta asteartean izan ohi dira inauteriak.
Hala ere inauterietako data nagusiak otsailean dira aurten. Inauteriak noiz izaten diren nola erabakitzen den jakiteko hemen irakur dezakezu. Aurten, honako hauek dira inauterietako data nagusiak:
- Otsailak 15, ostegun gizena
- Otsailak 16, ostiral mehea
- Otsailak 17, inaute larunbata edo zaldunita bezpera
- Otsailak 18, inaute igandea edo zaldunita
- Otsailak 19, astelenita
- Otsailak 20, inaute asteartea edo asteartita
Egun horietan pilatzen dira inauteri ospakizun gehienak, baina horien aurretik eta ondoren ere izaten dira inauteri festak Euskal Herrian. Data interesgarri batzuk bildu ditugu hemen. Aurreko urteetako ohituretan oinarritutako egutegia da hau, eta normalean erabat betetzenda, baina batzuetan gertatzen da tokiren batean aldaketak egitea, beraz, inauteri horietakoren bat ikustera joateko asmotan bazara, komeni da bertara deitu eta ospakizunak konfirmatzea.
Urtarrilak 29, astelehena
- Zubietako joaldunak Iturenera
- Iturengo joaldunak Zubietara
- Donostia - Kaldereroak
- Maule - Maskaradak
- Donostia - Inude eta Artzaiak
- Tolosa - Kaldereroak
- Lizartza - Puska biltzea baserrietatik
Otsailak 11, igandea
- Lizartza - Dantzariak herriko kaleetan eta plazan
- Irun - Inude eta Artzaiak
- Atharratze - Mauleko maskaradak
Otsailak 15, osteguna
- Errenteria - Azeri-dantza
Otsailak 16, ostirala
- Eibar - Kauterak (Tokia Theatre) eta Kaldereroak (Kezka)
Otsailak 17, larunbata / Inauteri Larunbata
- Behobia Puska biltzea
- Durango - Surrandi konpartsa
- Galdakao - Altsasuko Inauteria (Andra Mari Taldea), Joaldunak (Oin Arin Taldea)
Otsailak 18, Inauterietako igandea
- Abaltzisketa Txantxoak
- Amezketa - Talaik (baserriak)
- Antzuola - Sorgin dantza
- Aretxabaleta - Txino Dantza
- Mundaka Atorrak
- Markina Zaragi-dantza
- Uztaritze Errobiko Kaskarotak
- Zalduendo Markitos
- Lesaka - Zaku-zaharrak
- Azpeitia - Elegante eguna
- Gernika - Marrauen soka-dantza
- Garindain - Maskaradak
Otsailak 19, Inauterietako astelehena
- Amezketa - Talaik (kaleak)
Otsailak 20, asteartea Inauterietako asteartea
- Arizkun - Sagar-dantza
- Lekeitio - Estudiantina
- Lantz - Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, txatxoak eta ferratzaileak
- Altsasu - Momotxorroak
- Unanu - Mamuxarroak
- Uztaritze - Zanpanzar
- Kanpezu - Toribio
Horiez gain ikusi hemen Zuberoako Maskaraden data guztiak.
Lapurdiko inauteriei buruz, Iparraldeko EDBren webgunean aurki daitezke hainbat data.
Dokumentuaren akzioak
Atzo egunkarian irakurri nuenez, Eratsunen ez dute ihauterik eginen aurten. Herrian zuten ostatua itxi zuten iaz eta ostaturik gabe parrandarik ez, omen. Soziedade bat badute, baina hala ere herriko gazteak ez dira ihauteriak prestatzera animatu.
Zuzenketa ttiki bat egin nahi dizuet. Lesakako zakuzarrak igandez eta asteartez ateratzen direla aipatu duzue. Igandez baino ez dira ateratzen. Astelehenean, Fraindarrak ateratzen dira arraultze-arraultze eskean, eta astearean goitiarrak (desagertzear azken hau), baina zakuzarrak igande arratsaldean baino ez dira ateratzen.
Bidenabar, erran, Beran larunbatarekin (otsailaren 17an) aterako direla kaldereroak, igande goizean inudeak eta artzaiak (jakinen duzue, Beran desberdin egiten dela, mutilak baitira neskaz janzten direnak, eta neskak artzaiez), eta astelehenean zingar-arraultze eskea egiten dela.
Mila esker
Jon
Iepa Agendan ikusi dudanez Berako iñude eta artzaiak ez dituzue jarri. Eskerrak Jon-ek Berako inhauteriei buruz zerbait aipatu dizuela. Ostegunean, otsailaren 15-ean ORTZEGUN GIZENA ospatzen da. Goizetan haurrak auzoz auzo doazte eskian " peregrino, peregrino" esanez. Arratsaldean, haurren Iñude eta artzaiak aterako da. Larunbatean, kaldereroak eta igandean 10etatik aurrera Helduen iñude eta artzaiak aterako dira herri guztia zeharkatuz ( pertsonaien paperak ordezkatuz ). Eta Astelehenean gazteek goizean "zingar arraultzea" eskatzen aterako dira eta arratsaldean Batukada taldea izango da.
Esker aunitz. Maria