Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maulek emango ditu 2007ko maskaradak

Dokumentuaren akzioak

Maulek emango ditu 2007ko maskaradak

2006/12/31 11:43

Otsailaren 3an izango da lehen agerrialdia antolatzaileen herrian bertan, Maulen, eta apirilaren 21 edo 22an egingo dute azken agerraldia berriz ere Maulen. Tartean Zuberoako 10 herri bisitatuko dute Mauleko maskaradek.

Goizeko 10.00etan zehaztu dira barrikaden hasiera orduak eta arratsaldeko 16.00tan arratsaldeko emanaldi nagusien hasierak, baina jakina denez tokian tokiko ohitura, bezpera eta bazkalorduen luzapenak, eta negu ilun edo udaberri argitsuko eguzki argiek eragin ohi dute ordutegi horietan, eta beraz, emanaldi bakoitzean gora beherak izaten ditu ordutegiak.


Mauleko 2007ko maskaraden egutegia



  • Otsailaren 3an: Maule
  • Otsailaren 11an: Atharratze
  • Otsailaren 18an: Garindaine
  • Otsailaren 25ean: Ainharbe
  • Martxoaren 4an: Gamere-Zihiga
  • Martxoaren 11an: Barkoxe
  • Martxoaren 18an: Altzürükü
  • Martxoaren 25ean: Arrokiaga
  • Apirilaren 1ean: Urdiñarbe
  • Apirilaren 8an: Sohüta-Hoki
  • Apirilaren 15ean: Larraine
  • Apirilaren 21ean: Maule



maskaradak2007 tagged map by user - Tagzania

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.