Dokumentuaren akzioak
"Nafar Folklore Funtsa" elkarte misteriotsua
Urtarrila hondarrean izan nuen Nafar Folklore Funtsa izeneko ekimen (niretako) misteriotsuaren berri, Iosu Royo-ren eskutik. Nafarroako Mezenasgoaren Legean onartutako gizarte intereseko proiektuak ezagutzera eman zituzten orduan eta ondarearen sailean agertzen ziren lau proiekturen atzean zegoen Nafar Folklore Funtsa delakoa.
Hauek dira lau proiektuak:
- Nafar folklorearen kontserbaziorako funtsa: Nafar folklorearekin harremana duten ohiturak eta historia bildu, dokumentatu eta eta ikertzea du xede. Nafar folklorearen mapa bat, dokumentazio funts bat eta galdutako "modalitateen" berreskuraketa ere aipatzen dira bertan.
- Nafar folklorearen sustapena: Proiekto anbizioso eta dinamikoa omen da. Nafar folkloreari buruzko aktibitatea sustatzea du helburu tradizioa eta berrikuntza uztartuz.
- Nafar folklorearen hedapena: Nafarroako Foru erkidegoan, nahiz bestelako erkidegoetan edo atzerrian Nafar folklorea hedatzea omen da proiektu honek jomuga. Erakusketak, hitzaldiak, publikazioak... aurrikusten omen dituzte.
- Formakuntza proiektua - Nafar folklorea ezagutuz: Proiektu honek Nafar folklorearekin zerikusia duten ohiturak erakustea, horiei buruz heztea eta formatzea du helburu, kantua, dantza musika tresnen eta tradizioen alorretan. Kulturaren eta hezkuntzaren alorretako profesionalei zein gainontzeko jendeari zuzenduta egonen dira etzabaida, hitzaldi eta ponentziak aurrikusten dituzte.
Gaur "Pamplona actual" webgunean batean irakurri ahal izan dudanez, elkartea abian da jada eta aurtengo zenbait ekimen abiatu dituzte. 2015eko lehen sei-hilekoan adibidez, besteak-beste "Nafar folklorearen eguna" antolatu dute, maiatzaren 10erako Donezteben. Ekainean "Reyno de Navarra" jota lehiaketa abiatuko dute, eta finala ekainaren 13an izanen da Iruñeko Gayarre antzokian. Bigarren sei-hilekorako aurresku eta dantzatutako joten txapelketak aurrikusi dituzte.
Iruñeko udalak sareratutako prentsa ohar honek dioenez, hamar bat lagun daude proiektuaren atzean, bestelako kolaboratzaile eta enpresez gain. Oraindik martxan ez dagoen webgunea du ekimenak, baina Facebook-eko orrialde eta profilean sareratu dituzte zenbait gauza. Baita twitter kontuan ere.
Niri harrigarri (eta kezkagarri) egiten zait, itxura batean horren munta handikoa omen den proiektu baten berri "prentsaren bidez" jaso izana mundutxo honetan gabiltzan elkarteok. Harrigarri (eta kezkagarri) ezagutarazi dituzten ekimenen izaera eta diskurtsoa oro-har. Harrigarri (eta kezkagarri) era berean, Nafar kulturaz arduratuta dagoen elkarte batek bere informazio bat ere euskaraz zabaldu ez izana (goiko logotipoa salbu).
Ikusiko!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aritz Ibañez Lusarreta
Jasotako azken erantzunak
- Aritz Ibañez Lusarreta on Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
- Xabier Etxabe on Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
- Aritz Ibañez Lusarreta on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Xabier Etxabe on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Anartz Ormaza Ugalde on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Aritz Ibañez Lusarreta on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Oier Araolaza on Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz
- Patxi Laborda on Nafar eta zuberotar dantzariak Bartzelonako 1929ko Nazioarteko Erakusketan
- Aritz Ibañez Lusarreta on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean
- Ekaitz Santazilia on Yanza yauci, zortzitan sinple eta burrunba dantza, 1920an Iruñean