Dokumentuaren akzioak
Biba Txantreako Neska-mutil nagusiak!

Duela 20 urte bersotu zuten Iruñeko Txantreako auzoan maiordomoen usantza. Garai bateko Magdalena auzo zaharreko festetan, jaiak antolatzeko arduradunak hautatzen zituzten mutil gazteek -musika kontratatzea, merenduak antolatzea, ordainketak egitea... zuten ardura nagusi- eta ohitura horretan oinarrituz berreskuratu zuten txantrearrek maiordomoen besta. Haien ardura da aste bat lehenago auzoko festak badatozela iragartzea eta txupinazo eguneko Ttun-ttunari hasiera ematea, besteak-beste.
Gazteleraz Mayordomo deitu zieten, ohituraz erabili izan denez. Euskaraz berriz, maizterrak. Itzulpen okerra, nire ustez, izan ere maizter beste jabe baten etxean, alogeran bizi den lagunari esaten baitzaio. Deus ez ikusterik festak antolatzeko arduradunarekin.
San Blas eta San Juan bezperako soka-dantzak sortu eta plazara atera genituen urtean, Arrotxapeko maiordomoak inspirazio iturri izan baigenituen, Kike Diez de Ulzurrunek, mutil-nagusi eta hedaduraz, neska-nagusi moldeak proposatu zizkigun euskarazko izen jator gisa, Iruñetik gertuko Basaburua eta Ultzaman erabiliak izaki.
Ikusirik Txantrean maizter hitz okerra erabiltzen ari zirela, batzuekin eta besteekin harremanean jartzen hasi nintzen duela 3 bat urte. 20 urteko erabileraren poderioz nahiko errotua zegoen maizter hitza, baina poliki-poliki ematen du txantrearrek ulertu dutela erabilera desegokia zela eta gure proposamenaren alde egiten hasi dira!
Apirileko Txantrean Auzolan aldizkarian, Asier Urzay-k erreportaia interesgarria idatzi du Txantreako Neska-mutil nagusien historiari buruz. Bertan hasierako itzulpenaren desegokitasuna ere aipatzen du. Erreportaia, Neska eta mutil-nagusi adierak txertatzen hasteko bultzada garrantzistua izan da. Izan ere, Txantrean Auzolan elkartearen agendan edo Txantreako Aste kulturalaren programan hasi dira esamolde horiek erabiltzen.
Oraindik ere maizter erabiltzen dute tarteka -kontzeptu biak lotzen joateko, pentsatzen dut- baina hasi dira esamolde berria txertatzen, beraz...Mila esker Asier Urzay eta Joxe Abaurreari haien sentiberatasunagatik, Biba Txantreako Neska-mutil nagusiak eta biba -bihar hasiko diren- Txantreako bestak!!!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Aritz Ibañez Lusarreta
Iruñea (1979)
Iruñeko Duguna dantza taldean hasi nintzen dantzan 11 bat urterekin eta hor jarraitzen dut dantzan eta musikan. Donostiako Argia taldean ere aritzen naiz dantzan. Eibarko Arrateko Amaren dantzarien kofradiako eta Andoaingo Santa Kruzeko ezpata-dantzarien kofradiako kide ere banaiz, ohore handiz.
Jasotako azken erantzunak
- Pierre Latasa Goya on Lotuneak: Sorginak, Satanak, Dumollet jauna eta haurren lauhazka 2016/10/30
- Aritz Ibañez Lusarreta on Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia 2016/03/31
- Oier Araolaza on Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia 2016/03/31
- Aritz Ibañez Lusarreta on Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza 2016/01/04
- Xabier Etxabe on Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza 2016/01/04
- Aritz Ibañez Lusarreta on Plazako dantzen sukarra Iruñea aldean 2015/03/10
- HERRIXA DANTZAN on Plazako dantzen sukarra Iruñea aldean 2015/03/10
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantzaz eta politikaz 2015/01/14
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantzaz eta politikaz 2015/01/14
- Patxi Montero on Dantzaz eta politikaz 2015/01/14