Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko ekarpenak

Iruñeko Gorputz eguna

2006/06/13

Gaur eskuratu dut, asteburu honetan Gorputz eguna dela-eta, Iruñeko Katedralean eginen diren ekitaldiak. Honatx: Ekainak 17, Larunbata         19:30 Bezpera nagusiak:         -Salmodia gazteleraz         -Guztiz sainduaren erakusketa         -"Seises"en dantz...

Gehiago irakurri

Dantzaren Tourra!

2006/06/13

Euskadi Irratia entzuten ari nintzen atzo arratsaldez, Segurako sueltoko txapelketari buruzko informazioa ematen hasi zirenean. Uste dut inoiz ez naizela txapelketa hauen zale izan (orain behintzat ez naiz), baina berria dantzari buruzkoa zela-eta entzuten jarraitu nuen. Txapelketaren aurkezpene...

Gehiago irakurri

Manifestazioak eta dantzariak

2006/05/25

Larunbat honetan Euskalerria Irratia ren aldeko manifestazioa eginen dute Iruñean. Manifestazio itzela izatea nahi dute. Merezi bezala. Horretarako ioaldunak, fanfarreak eta dantza taldeak deitu dituzte, aldarrikapena koloretsua izan dadin. Dagoeneko ohitura bihurtu da gisa ezberdinetako manifest...

Gehiago irakurri

Dantzara!

2006/05/25

Dantzan.com-ek eman digun aukera ezinhobe hau probestu beharko dugu ba! Orain arte sarean sakabanatuta egon dira dantzari buruzko blogak (apurrak) eta zaila izaten zen guztien jarraipena egitea. Orain plaza komuna dugu eta nago askoz gehiago animatuko direla dantzara.

Ni nafar periferiak...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta on Oñati: Korpus dantzak entseatzen

2017/06/08

Dantzariaren ezkutuko lanak ere ez al du izugarrizko edertasuna? Oñatzeko korpus dantzarien bideo hau horren adibide!

Aritz Ibañez Lusarreta on Hara, Olentzero!!!!

2016/11/30

Fernando, mila esker erantzuteko tartea hartzeagatik. Irrikaz itxoingo dugu Leitzako kultura taldearen lanaren emaitza eta informazioa igotzen duzuenean gustora hartuko genuke horren abisua. Gu gure aldetik, duela 2 urte atera genuen Olentzero Leitzako ereduai jarraituz eta iaz ere bai, panpina pixka bat dotoretuz: https://dantzan.eus/kidea/d[…]ntendimentu-gabia-266b-266a Hori da aurtengo asmoa ere. Mila esker berriz, Fernando!

Aritz Ibañez Lusarreta on Ezpata-dantza bat Bartzelonan 1920ko hamarkadan

2016/09/23

Ze pena horren aurkikuntza ziragarria izan zitekeena, desilusiotxo horrekin bukatzea...

Aritz Ibañez Lusarreta on Piarres Adamek Olhetako plazan muxikoak dantzatu zituenekoa

2016/08/13

Inguruan galdetu eta egun ere Zuberoan "haiztur" esaten diote zangoekin egiten den guraize gisako itxierari -"ciseaux" ezagutzen nuen nik-. Hurbiltasunagatik izan liteke hortaz aritzea? Hala balitz, polita litzateke, garai hartan Lapurdin ere urrats molde hori erabili izanaren arrastotxoa bailitzateke.

Aritz Ibañez Lusarreta on Ez dago sorkuntzarik tradiziorik gabe

2016/05/27

Penagarria EKEk jardunaldi honi emandako izenburua eta planteamendua, erabat partziala, aspalditik beste batzuek salatu duten bere posizioa berriz ere argi eta garbi utziz, disimulorik gabe. Hizkuntzarekin egiten duzun konparazioa aintzat hartuz, Oier, interesgarria litzateke jakitea eztabaida zer hizkuntzatan eginen duten, hori ere esanguratsua bailitzateke!

Aritz Ibañez Lusarreta on Bidador pastorala: auzolanean uxatu dugu betiko agorraldia

2016/04/01

Estimatzen dizkizut hitzak Oier! Eta erabat ados lehen parrafoetako ideiekin. Gero bitxia da, baina niri gertatu zait pastoralaren espiralaren barruan sartuta, ez naizela zenbait gauzetaz ohartu, eta kanpotik argiago-edo ikusten direla dirudi.

Makagorria kasualitate bat izan da. Patxi Larrioni okurritu zitzaion "maka" hitza (Mutila, pintxea edo ofiziale baten laguntzailea iruindarrondako) agertu behar zuela pastoralean nolabait, Bidador maka izan baitzen bere gurasoen dendan. Gero pertsonaia bihurtzea pentsatu genuen eta Jon Alonsok koplak idatzi zizkion. Testua irakurrita, Ihitzi okurritu zitzaion pastoralean zuzenean agertzen ez zen Joxemielen "beste ni" izan zitekeela eta horrek kopla batzuk gehitu eta bermoldatzera bultzatu gintuen. Gero jantzia egin genion -erdi langile erdi bufoi-, gero koreografia eta urratsak, gero gure turkoen deabru ere bihurtzea. Poliki-poliki, nondik-nora gindoazen jakin gabe, batzuen eta besteen aportazioekin sortu dugun pertsonaia izan da, diodan bezala, erdi kasualitateaz, kasualitatea esistitzen bada...

Gero jende askok aipatu du Makagorriaren pertsonaia: Etxekoparrek, Jean Louis Davant-ek, zuk... eta guk ez dakigu oso ongi nondik sortu den, baina egia da aipatzen dituzun kualitate horiek guztiak dituela. Ah zer bitxoa, horretan ere, Makagorria!!

;)

Aritz Ibañez Lusarreta on Luzaideko Bolant egunean nesken parte hartzea zein izan behar den erabakitzeko galdeketa egingo da

2016/03/29

Elurre, agian ez hemen baina beste plazetan zure kezka bera azaldu dut galdeketaren kontuarekin. Eskubideak ez dira galdetzen. Egiten dizkidazun zehaztapenetan ere ados. Hortik aurrera, iruditzen zait Luzaidarrena bazterketa horren aurreko lehen saiakera bat dela (galdeketa borondate horrekin egina dela ez dut zalantzarik) eta beste toki batzuetan gaia planteatu ere egiten ez dutenean, eta lasai-lasai bizi direnean, planteatzen duenari nik behintzat ez diot kritika sutsurik eginen. Hori baizik!

Aritz Ibañez Lusarreta on Luzaideko Bolant egunean nesken parte hartzea zein izan behar den erabakitzeko galdeketa egingo da

2016/03/15

Egia da galdeketarena arriskutsua dela eta ederki azaldu duzue. Baina eremu lerrakorrean ari gara eta gauzak tentuz egin nahi izatea ere ez da gauza txikia. Ezagunak ditugu beste adibide batzuk, zeinetan -logika osoz- eskubideak aurretik, baimenik eskatu gabe, emakumeak tradizioetan parte hartzen hasi diren eta gatazkak sortu dira. Horiek ekiditeko saiakera iruditzen zait Luzaidarrena, eta egoeraren tenperatura hartze bat. Formula magikorik balego... Prozesuaren amaierak esanen du asmatu duten ala ez!

Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten

2016/03/01

Ekimen zinez ederra. Zorionak antolatzaile eta parte-hartzaileei!!