Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta Folklore erakundeen izena eta izana

Dokumentuaren akzioak

Folklore erakundeen izena eta izana

2007/11/19 08:30
Mugimendu erromantikoak folkloreakiko interesa eta elkarte folklorikoen sorrera bera bultzatu zituen XIX. mende bukaeran. Ehun urte baino gehiago pasa dira ordutik eta elkarte horien bilakaera nolakoa izan den aztertzea xede harturik, antolatu ditu Iruñeko Ortzadar Elkarteak bere XIII. Folklore jardunaldiak.

Hiru egunez elkartu dira alor bateko zein besteko adituak haien gogoetak plazaratzeko. Azaroaren 14an eta 15ean Susana Irigaray, “Julio Caro Baroja” Museoa eta “Cuadernos de Etnografia y Etnología de Navarra” aldizkariaren zuzendaria; Aitzpea Leizaola, EHUko Antropologia irakaslea; eta Juan Mari Beltran, Herri Musikaren Txokoaren Zuzendaria mintzatu dira.

Azaroaren 16an Emilio Xabier Dueñas, Eusko Ikaskuntzako Folklore ataleko Lehendakaria; Oier Araolaza, dantzaria eta dantzan.com webgunearen sustatzailea; eta Mikel Aranburu, Folklorezalearekin osatutako mahaingurua gidatu du Karlos Irujok, Ortzadarreko kideak. Honakoak, azaroaren 16ko arratsaldean, Iruñeko erraldoien txokoan esandakoen kronika izan nahi du.

Eusko Ikaskuntzaren aportazioa

Emilio Xabier Dueñas izan zen hitza hartzen lehena. Folklore hitzaren jatorriaren inguruko zertzelada Ortzadar 23 Karlos Irujo - EXDbatzuk eman ostean, Eusko Ikaskuntza erakundean folklorearen inguruan egindako ekarpenak aletzen hasi zen. Oñatin (Gipuzkoa) 1918an egindako Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresuaren ondoren sortu zen Eusko Ikaskuntza bera. Nazional-erromantizismoaren garaia zen eta iragana aintzat hartzen eta iragan horren lekukotasunak biltzen hasi ziren, tartean folklorea.

Karlos Irujo eta Emilio X. Dueñas.
(Argazkia: Aritz Ibañez)


Aro ezberdinak


Ia ehun urte hauetan gora behera ezberdinak bizi izan ditu Eusko Ikaskuntzak, gizarteak bizi izan dituenen gisakoak, gutxi gora behera. Erakundearen lehen aroan (1918-36) hainbat kongresu eta udako ikastaro antolatu zituen, sail ezberdinen bilkurak egin ziren eta baita dantza, Ortzadar 23. jardunaldiak kartelamusika, bertso, herri kirol eta enparauen emanaldiak ere, aspaldiko Lore-jokoetan egiten zirenen modukoak

1937-76eko tartean Espainiako gerra zibilaren eta ondorengo erregimenaren eragina nabarmena izan zen, noski. Geldialdia izan zen erakundearen jardunean eta ondoren, zaila izan zen estruktura berriz ere martxan jartzea.

Hirugarren aroan (1977-...) Nazioarteko kongresuak, sail ezberdinen kaierak, eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria eta eguneraketa prozesua (Euskonews, Asmoz, Euskonwes&Media,...) izan dira protagonista

Hasiera hasieratik izan du folklore saila Eusko Ikaskuntzak. Hasierako ekarpenen ondotik, bere jarduera zabaldu du folklore sailak: erakundeekiko elkar-lana, folklore jardunaldien antolaketa, Jentilbaratz kaieraren karrikaratzea eta bestelako proiektuak.

Ez du izenak egiten izana.

Gotzon Garatek bildutako atsotitz horrekin hasi zuen bere solasaldia Oier Araolazak. Kontua da, dantza taldeak haien nortasuna definitzeko beharrean topatu direla historian hainbatetan, eta horretarako etiketa ezberdinak erabili dituztela unean-unean. Asko eta asko folklore talde izatetik, dantza tradizional talde izatera pasa dira.

60. hamarkadan nolabaiteko iraultza gertatu zen. Garai hartan hasi zen Jorge Oteiza Arte Garaikidearen Euskal Eskolaren ideiaren bitartez euskal artea dinamizatzen. Musikaren alorrean Ez dok Hamairu nola, dantzaren alorrean Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantza taldea hasi ziren lanean.

Ortzadar 23 Oier Araolaza - Mikel AranburuArgia-ren lan moldeak beste dantza talde askotara zabaldu ziren. Gerra eta gerraostearen ondoren erroak galduta zegoen euskal folklorea eta iturrietara, herrietara, sustraietara, tradiziora itzultzeko bidea egin zuten dantza talde askok. Folklorea kudeatzeko modu berriak aztertzen hasi ziren eta ikerketa taldeak sortu ziren dantza taldeen baitan. Gaurko perspektibaz eta agian zertxobait krudela izanda, fruitu gutxi eman zuen mugimendu hark guztiak, formazio eta metodologia falta tarteko.

 

           Oier Araolaza eta Mikel Aranburu Urtasun.

(Argazkia: Aritz Ibañez)

Ugalkortasuna eta anonimotasuna

Sally Price Antropologoaren esanak ere ekarri zituen gogora Araolazak. Mendebaldetik Arte Primitiboaren kontzeptua nola sortu eta erabili izan den aztertu du Pricek. Arte primitiboaren ikuskeran antzemandako ezaugarrietako batzuk ere antzeman daitezke euskal dantza taldeen jardueran. Adibide batzuk:

  • Dantza tradizionala nekazal munduarekin, ugalkortasunarekin, basatikeriarekin, paganismoarekin... lotzeko joera. Euskeraren herrian bizi gara gainera eta euskera hizkuntza antzinakoa, zaharra, basatia bada, gure dantzak ere halakoak behar dute: antzinakoak, bereziak, bitxiak,...
  • AOrtzadar 23 entzuleaknonimotasuna. Dantza tradizionala komunitatean sortu, garatu eta zabaldu deneko ustea azaltzen da testuotan. Komunitatea azpimaratu eta norbanakoa desagertu egiten da. Sortzaile indibidualik ez da onartzen.
  • Orainaldi etnografikoa. Testu horietan aditzak modu batean erabiltzen dira, non aditz bakarrak Historia hasieratik gaur arte definitzeko balio baituen. Hau da, antzinatea aldi historiko osotzat hartzen da, ez dago garai zehatzen erreferentziarik, beraz ez dago bilakaerarik, ez dago aldaketarik. Gauzak horrela izan dira beti.

70. hamarkadako folklore taldeek ikusmolde erromantiko horren ezaugarriak jaso zituzten. Dantza ikerketa esparru nagusi zuten, baina ez bakarra. Bestelako ekimenak ere abiatuko zituzten: Olentzero, Santa Ageda, inauteriak, janzkeren inguruko ikerketa lanak...

90. hamarkadatik aurrera baina, “folklore talde” izena zuen erakunde hura “dantza talde” izena hartzera pasako da. Izana izenarekin batera eraldatuko da maiz. Izan ere, gizartearen babesa galduko dute taldeek, ikur izateari utziko diote, lan esparrua murriztu eta hartara izena ere aldatuko dute.

Eta gaur egun zer? Dantza taldeen erronka nagusia haien funtzio berriak (xumeagoak akaso) zehaztea izanen da, auzo eta herriarekin lotuagoak.

Ortzadar 23 Mikel Aranburu

Dantza taldeak, amortizatutako ondasuna?

Mikel Aranburu izan zen hirugarren hizlaria. Azkena izateak baditu alde on zein txarrak. Dantza taldeen garapenaren laburpena eginez hasi zen. XIX. Mendeko nazionalismo erromantikotik hasi, Espainiako Errepublika garaiko batzokietako ezpata-dantzari taldeekin jarraitu, gerra ondoko dantza talde kamuflatuekin segi eta 70. hamarkadako boom-arekin bukatuz.

Eta egungo taldeen egoera zein da? 70. hamarkada horretatik aintzina etengabeko gainbehera bizi izan dute dantza taldeek. Ez omen dute helbururik, ez funtzio jakinik eta haien denboraren %90 bizi-irauteko erabiltzen dute.

Sorgin-gurpila dago horren atzean. Produkzio artistiko eskasa dute taldeek, kalitaterik ez, hartara ez dago emanaldirik ezta dirurik ere. Dirudik gabe ezin taxuzko deus prestatu. Baliabiderik gabe produkzio artistiko eskasa berriz,...

Dantza taldeen funtzio berrien, profesionalizazioaren, esperientziadun dantzarien aholkuaren beharra ere izan zituen hizpide Aranburuk.

Ondoren galderen txanda heldu zen eta solasaldi interesgarriak sortu ziren dantzaren krisi famatuaz, eskolaren garrantziaz, dantza ikasketen eta maisuen profesionalizazioaren beharraz, zenbait dantza eredu berrien egokitasun ezaz, erakundeen axolagabekeriaz,...

Gustora irten ginen jardunaldietara hurbildutako 40 bat lagunak. Arrakasta kualitatibo eta kuantitatiboa eta beraz, zorionak Ortzadar-eko antolatzaileendako egindako lanagatik. Heldu den urtean gehiago!

Dokumentuaren akzioak

2007/11/19 11:35

Kronika luzea izanda ere, gauza asko eta interesgarriak geratu zaizkit zakuan. Akaso jardunaldietan hizlari edo entzule gisa egon zinetenok plantea ditzazkezue kronika guztion artean aberastuz.

user
2007/11/19 13:14

Oso laburpen ona Aritz (halakoak laburtzeak ematen duen lana kontuan hartuta, gainera). Joaterik izan ez genuenontzako perfwkto. Badirudi azken aldian gai berak ditugula denok bueltan. Ez dago, bada, gaizki. Diotenez lehen gauza arazoa (balego) zein den jakitea da, ondoren soluzionatzeko. Aranburu Urtasunen hitzak hartuta, taldeen esfortzuaren %90 bizirauoenenean badatza... hori da hori gehiegizko energi-xahutzea! Eztabaida horrek jarraitu behar luke.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.