BBC
Bodas, bautizos y comuniones
Hortik finanziatzen dira dantza talde gehienak, omen. Dantzan.com-eko foroan irakurri ahal izan dugu Aritz Salamanca, gipuzkoar erako aurreskulari txapeldunari egindako elkarrizketa batean, tristea dela, baina hala dela, dantza taldeek hortik ateratzen dutela aurrera jarraitzeko aurrekontuaren zati garrantzitsuena. Erakundeen laguntza urria dela salatzen du elkarrizketan bertan Salmanca-k.
Konplikatua iruditzen zait afera. Alde batetik, teorian, erdeingarri begitantzen zait ezkontzak izatea dantza taldeen bizirauteko modua. Prostituzio moduko bat, ia. Argi dago, gehienetan ez dagoela beste irtenbiderik, emanaldiek ez dutelako ematen Euskal Herriko dantza talde ereduaren egiturak eskatzen duen diru kopurua.
Baina erakundeekin, neurri handi batean, gauza bera gertatzen da. Haiek jarritako baldintzetara egokitu behar, bestela jai! Hori ere prostituzio modua izan daiteke. Kasu honetan, gutxienez, dantzatzearen truke izaten dira diru-laguntzak. Dantzaren duintasunari erreparatu beharko genioke.
Ezkontzak? Erakundeak?