Orain arteko ekarpenak
2025/03/11
Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak ere badira, zenbait...
2025/03/04
Aitzpea Leizaolak azaldu digu Euskal Herriko inauterien artean bi aldaera ezberdintzen ahal ditugula. Batetik, aspalditik guganaino heldu baina aldioro berritzen direnak, eta bestetik, herri gogoak xaxatuta, berriki sortutakoak. Azken hauetarik da Añorgako dibertimendua. Eta Naiz irratiko inaut...
2025/03/03
Inauteri ezagunik bada Euskal Herrian, horiek dira, besteak beste, Ituren eta Zubietako joaldunen inguruan ospatzen direnak. Sarri estereotipatuak, inauteriak astelehen eta astearteko jaiegun famatuak baino askoz ere gehiago direla dio Mikel Olazar Iturengo joaldunak, Naiz irratiko inauteriei buru...
2025/02/27
Lapurdin egiten diren kaskarot errondetatik Uztaritzekoa da denboraren eta historiaren joan-etorriei ongien eutsi dionetakoa. XVIII. mendean lehen aztarna idatzietatik gaur egunera, kasik etenik gabe mantendu da ohitura hau herrian —bi Mundu Gerren arteko sakona barne—. Hartara, ez da harritzek...
2025/02/24
Maskaradak ikustera goazenean, behatzen errazenak diren gauzek deitzen digute arreta: aitzindarien jantzi eta puntu ederrak, beltzeriaren basakeria, xorrotxen ahots eztiak... Baina badira lehen begi kolpean antzemanen ez ditugun hainbat kontu eta interesekoak direnak, berdin. Mintzoak-eko bideoetan...
2025/02/20
Herri inauteriei buruzko podcast atala abiatu du Naiz Irratiak ate-joka ditugun besta berezi hauetako zenbait adibide gertuagotik ezagutzeko: Uztaritze, Ituren, Añorga, Lizarra, Bilbo, Altzai-Lakarri, Artea, Zalduondo, Baigura inguruko herriak… Guztiak ala bakarren bat entzuteko zalantzatan baz...
2025/02/17
Hemen, dantza bortitzagoa zen, basaxeagoa indarrez... Orain prefosta, neskatilak ere dantzan jarri dira. Garai batean, ez zen aski mutikorik. Neskatilek dantza atxiki dute. Urrats gaitzenak amiñi bat baztertu dituzte horregatik. "11 temps" eta zangoaren altxatzea… Neskek ez dituzte ematen ah...
2025/02/10
Guk ezagutu dugun maskaradaren eta oraingoaren artean aldaketa handia bada. Ez dira dantza berdinak. Nik ezagutu dudan dantza eta oraingoa… Desberdintasuna bada.
Allandu Bordazarrek, Etxahun-Iruriren semeak esana. Izan ere, bizirik den ohitura oro garai berriei egokituz baitoa, Zuber...
2025/02/05
Duela hilabete eskas, 1974ko Iholdiko tobera sonatuaren 50. urteurrena bete da. Herrian obratu nahi zuten proiektu turistiko — laku artifizial bat eraikitzea — baten kontrako antzerki, dantza eta bertso jokoa antolatu zuten iholdiar gazteek eta tentsio handia bizi izan zen herrian, abenduaren...
2025/02/03
Maskaraden aroa hasi berri den honetan Euskal Kultur Erakundeak inauteri molde honi buruzko lekukotasun interesgarrien sorta ederra sareratu du Mintzoak proiektuaren webgunean . Elkarrizketak Maddi Oihenartek eginak dira eta maskaradetan parte hartze eta eskarmentu handia izan duten eta duten zube...
Orain arteko erantzunak
2013/05/15
Neskei Baztanen mutil-dantzak egiten ez uzteko argudioetako bat izan ohi da ez dutela gizonen grazia dantza hoiek ematerako garaian. Bideoan agertzen diren emazte horiek dutena grazia eta dantzan jakitea ez bada... erakustaldi ederra!
2013/05/15
Ze harribitxiak eskaintzen dizkigun dantzan.com-ek eta kasu honetan Joxalbertok eta Mikelek. Biba zuek!
2013/04/30
Ze ederra Eirek egindako bideoa! Eta ederrak gisa berean Gamere-Zihigako aitzindariak!
2013/04/17
Interesgarria litzateke jakitea gaur egun dantza taldeetan egiten diren dantzetatik zenbat diren bide hontarik sortuak eta zabalduak, arkeokoreologia hurbilak jakinarazi diezagun zehazki zertan ari garen, eta benetan interesgarria ote den dantzatzen ari garen hori mantentzea edo baztertzea!
2013/04/10
Besarkada handi bat gertukoei!
2013/03/25
Aurrekoan, José Javier Sagardoyri, azken hamarkada hauetako boboari galdetu nion honen berri. Bideoa ere ikusi du berak eta aitortzen du Pedro Esartek (abizena Esarte da, hori ere zuzendu zidan) esaten duela 2 itzuli ematen ziztuztela ezker aldera; baina bistan dela horretan tronpatu egin zela Pedro edo gaizki ulertua izan zela elkarrizketatu eta elkarrizketatzailearen artean. Otsagabian, 60. hamarkada bukaeratik dantzatu izan duela berak eta buelta bakarrarekin egiten zutela modorroa, Patxi Arraras-ek eskuinerako itzuli bat gaineratu zion arte. Berak ez duela inolako erreferentziarik 2 buelta ezkerrera eman izanaz inoiz (azken 40 urteetan bederen) eta danzanteen liburuan ere ez dela hori behin ere aipatzen.
Nik jarraitzen dut pentsatzen, eta Sagardoyk esan dizkidanek ere horretara bideratzen naute, Pedro Esarte tronpatu egin zela datu hori ematerakoan.
Beste zertzelada bat ematearren, Pío eta Julio caro Barojaren "Navarra las 4 estaciones" documentalean Otsagabiko danzanteak agertzen dira Muskildan dantzatzen, Pedro Esarte bera bobo dutela. Modorroa itzuli bakarrarekin egiten dute hor ere:
http://www.youtube.com/watch?v=ta4j_sywmiE (1971ko bideoa da hori, Arraras-ek 1974. urtean aldatu zien modorroa).
2013/03/18
Mikel, niri bideoa ikusita oraindik ere dudatxoa geratzen zait. Esart-en hitzetatik hauek ematen didate duda:
- "Hasta que vino este señor que dijo: os dejais una parte en el modorro".
Arraras-ek 2 errepikapen jarri bazizkion modorroaren bueltari eta Otsagabikoek, bere esanetan, parte bat jaten bazuten, horrek esan nahiko luke buelta bakarra ematen zutela lehenago.
Mikelek jarri duen bideoan bertan agertzen da Esart, baita Txepi ere, azkenaldi honetako boboa, eta buelta bakarra ematen dute modorroan.
Errespetu handienarekin diot, eta inori min emateko intentziorik txikienarekin, baina ez da posible Pedro Esart tronpatu izana?
2013/03/15
Nik Mikeli ez diot oso ongi ulertu esan nahi zuena.
Julen-ek dioenaren harira, aldiz, nik Otsagabian beti entzun izan diot Txepiri eta besteri, modorron buelta bakarra egiten zutela ezkerrera. Gauza bera Urbeltzi.
Rosa Villafrancak eta Angel Maria Aldayak Otsagabiko dantzei buruz idatzitako liburuan, 50. hamarkadako Moises Elizagaren partiturak agertzen dira eta musikak buelta bakarrerako tartea ematen du. Liburu horretan bertan Julián Mancho dantzari beteranoari egindako elkarrizketaren transkripzio bat agertzen da eta dio: "El baile modorro lo hacen ahora doble baile. Antes no lo hacíamos más que a un lado".
1974. urtean, jakina denez, Patxi Arraras-ek hainbat aldaketa proposatu zituen dantzetan eta 2 buelta sartu zituen lehen bakarra zen tokian, ezkerrera eta gero eskuinera, horretarako musika errepikatuz.
Nik jakinmina dut, jakinmin zintzoa, 2 bueltak alde berera egiteko molde hori nondik atera ote den, ez baitut beste inon aditu edo irakurri.
2013/02/26
Bitxiak bezain politak dira horrelako sarrerak. Mila esker!!!
2013/02/21
Ni ez naiz besteen etxean sartuko, eta pentsatzen dut besteak ere ez direla horretan ari. Bakoitzak nahi dituen izenak erabiliko ditu, falta zena. Baina kontua da hitz elkarketa batean "ohi" bigarren osagai hori gehituta, dagoeneko jarduera bat egiten ez duena ari garela izendatzen (intentzioa hori izan ala ez). Beraz, dantzari direla aitortzen dugu, baina izenean ez-dantzari deitzen ditugu eta hor inkoherentzia bat dago. Horregatik egokiago joko nuke zahar, beterano edo holako zerbait.