Lakarri: Gamere-Zihigako maskaradak 2013: barrikada

2013/04/30

Gamere-Zihigako gazteek prestatu dituzte maskaradak 2013 urtean. Lakarrira egindako bisitan hartutako irudiak dira honako hauek. Barrikadak Altzain, Arhanen eta Sarrikotagainen egin ondoren, Lakarriko pilota-plazan egindako azken barrikadan aitzindariek barrikada haustea ageri da bideoan. Irudiak: Eire Vila. Lakarri, 2013-04-30.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Aritz Ibañez Lusarreta
Aritz Ibañez Lusarreta
2013/04/30 11:06

Ze ederra Eirek egindako bideoa! Eta ederrak gisa berean Gamere-Zihigako aitzindariak!

Eire Vila
Eire Vila
2013/04/30 11:41

Eskerrik asko Aritz! Gozatu dugu beste behin ere Zuberoako maskaradetaz, eta aurten bereziki hunkitu naute xiberotarren kantuek. Ederra Gamere-Zihigako gazteek egindako lana.