Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Joxan Lizarribar, euskal kulturaren sustatzaile eta dantzaria hil da

Dokumentuaren akzioak

Joxan Lizarribar, euskal kulturaren sustatzaile eta dantzaria hil da

2013/04/10 12:55
Joxan Lizarribar, euskal kulturaren sustatzaile eta dantzaria hil da

Argia dantzari taldearen Zuberoa (1978) ikuskizuna Victoria Eugenian. Joxan Lizarribar, Juan Antonio Urbeltz, Imanol Tapia eta Fernando Aristizabal kantuan. Argazkia: Argia dantzari taldea.

Joxan Lizarribarren heriotza "zartako itzela" izan dela esan digu Juan Antonio Urbeltz-ek. 1951. urtean jaio zen Altzon, eta 16-17  urte zituela sartu zen Argia dantzari taldean, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean taldeak lan-hildo berria jorratzeari ekin eta handik gutxira. "Gipuzkoatik irten zen lehen aldian gurekin, Marian [Arregi] eta biokin, izan zen", esan digu Urbeltzek, "Erronkarira joan ginen, Otsagiko dantzak egiteko makilak eta bestelakoak eskuratzera". Begiak eta belarriak argi zituen ordurako, eta "jakinmina eta begirada bihurriak" berarekin izan ditu ordutik.

Argazkia: Javier Garayalde - Guregipuzkoa.net -  CC-BY-SA

Argia dantzari taldearekin Nafarroa Behereko dantzak egiten 1971. urtean. Argazkia: Javier Garayalde - Guregipuzkoa.net - CC-BY-SA

Fernando Aristizabal eta Joxan Lizarribar, Lizartzako dantzak egiten Argia dantzari taldearekin. Argazkia Altzon, Joxan Lizarribarren baserri aurrean egina dago.Harrezkero milaka kilometro egin zituen Joxan Lizarrabarrek. Argia dantzari taldearekin hara eta hona ibili zen, Euskal Herria eta Euskal Kultura ezagutuz. Benito Lertxundik Argiaren emanaldietan parte hartzen zuen eta harekin adiskide egin zen. Ez Dok Hamairu taldeak eta Argiak elkarrekin egiten zituzten hainbat jarduera, eta euskal musikagintza irauli zuen taldearekin harreman estua abiatu zuen.

[Eskuineko argazkian, Joxan Lizarribar eta Fernando Aristizabal, Lizartzako dantzak egiten. Argazkia Altzon egin zen, Lizarribarren baserriaren aurrean.]

Dantzan eta kantuan ezezik, laster hasi zen dantzan irakasten ere Lizarribar. 1969an Fernando Aristizabal, Argiako dantzari eta lagun-miñarekin Tuteran izan zen astebetez bertako taldeari irakasten. Berrian aipatzen denez, Hernaniko Urumea ikastolako haurrei irakasten aritu zen tarte batez, eta besteak beste Bingen Zupiria Deia-ko zuzendaria eta Arantzazu Zugasti Noticias de Gipuzkoa-koa izan zituen ikasle.

Marian Arregi, Juan Antonio Urbeltz eta Joxan Lizarribar. Berriaren aurkezpenean 2003 urtean.

Marian Arregi, Juan Antonio Urbeltz eta Joxan Lizarribar, Berria egunkariaren aurkezpenean, 2003. urtean. Argazkia: Juan Carlos Ruiz / Argazki Press / Berria.

Kimika ikasketan egin eta enpresa munduan egin du ibilbide profesionala Joxan Lizarribarrek. Adunako (Gipuzkoa) Kelsen SA enpresako zuzendari nagusia zen, eta mundu guztia korritua zuen lan-kontuak medio. Lan-bidaiak, baina euskaldun eta kulturzale izateari utzi gabe. "Herri honek izan duen enbaxadore onena izan da", esan digu Juan Antonio Urbeltz-ek.

Axuri-Beltza, Argiaren 40. urteurreneko emanaldia, ondoko afaria. Joxan Lizarribar, Todor Etxaburu eta Mikel Urbeltz. 2009-12-04. Argazkia: Oier Araolaza.

Joxan Lizarribar, Todor Etxaburu eta Mikel Urbeltz, Argia dantzari taldearen Axuri-Beltza (2009) 40. urteurreneko ikuskizunaren ondoko afarian.

Joxan Lizarribarren heriotzaren harira argitaratutako zenbait artikulu:
Erlazionatutako elementuak
Joxan Lizarribar Exposito, hileta oharra

Dokumentuaren akzioak

2013/04/10 12:58
Besarkada handi bat gertukoei!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.